Mixel Berhokoirigoin omenduko dute Euskal Herriko Laborantza Ganbararen festan

  • Euskal Herriko Laborantza Ganbarak (EHLG) maiatzaren 7an ospatuko du 17. urtebetetzea, Ainhiza Monjolosen. Egun berezia izango da, urtebete izango baita Mixel Berhokoirigoin laboraria hil zela.


2022ko apirilaren 19an - 07:17
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

"Jadanik urte bat! Hutsune bat utzia du, ez da dudarik, baina aitzina segitzeko gako anitz ere eman dauzkigu", adierazi du EHLG-k. "Hori azpimarratu nahi dugu eginen diogun omenaldiaren bitartez". Iragarri dute Berhokorigoinen bizitza eta laborari, euskaldun eta munduko herritar bezala egin dituen ekarpen, ekintza eta gogoetak aipatuko dituztela irudi, idatzi eta lekuko batzuen bidez.

Goizeko ekitaldiaren ondotik bazkari herrikoia egingo dute (erreserbak hemen), eta arratsaldean kontzertuak izango dira: Bokale Brass Band, Kurtney Barnetx, Pelax, Fusible, Willis Drummond, DJ Xa2 eta DJ BixtÜk.


Laborantza kanalean gehiago
2026ko otsailaren 18
Europako nekazaritza politikak
Nekazarien iragarritako heriotzaren kronika

2026ko urtarrilaren 28
Osasun-protokoloak laborantzan
Handientzat merkatua, ttipientzat trauma...

2026ko urtarrilaren 26
EB-Mercosur hitzarmenari
Gipuzkoako baserritarrok ere ezetz esaten diogu

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.