Minbizien %19 gure ingurumenari lotuak izanen lirateke, Munduko Osasun Erakundearen arabera

  • Hori da Munduko Osasun Erakundeak iragarri berri duen zenbaki ikaragarria. Horregatik, osasun arloko profesionalen CPTS taldeak prebentzio kanpaina berria plazatu berri du, publiko handia asaldatzeko.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2025eko uztailaren 15ean - 07:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zure osagarria babesteko prest? Galdera hori pausatuz, CPTSk jendeek haien osagarria haien esku dela ulertarazi nahi dute. Eguneroko usaia ttipiak aldatzera bultzatu nahi dituzte, osasun arazoak murrizteko asmotan. Besteak beste, garbitzeko produktuak, errautsa, edota eguzkia leporatzen dituzte.

Elementu horiek gure egunerokoan leku garrantzitsua badute ere, Jenofa Lamarque CPTSeko koordinatzaileak azpimarratu nahi du jestu ttipiekin errexa dela gure ohiturak aldatzea. Batez ere nabarmendu nahi izan dauku jestu ttipiak izan arren, animaleko garrantzia ukaiten.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!