Milaka ahots eta hamaika sektore Gasteizen, enplegu duinaren defentsan

  • Arabako 35 enpresa batzordek, ostalariek, pentsiodunek, gazteek eta beste hainbat sektorek enplegu duinaren defentsan deitutako mobilizazio bateratuak milaka lagun bildu ditu Gasteizen.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko otsailaren 01ean - 09:23
Enplegu duinaren aldeko manifestazioa Gasteizen. Argazkia: Arabako Alea.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Larunbat honetako 17:00etan, manifestazio handi eta bateratu bat abiatu da Gasteizko Bilbo Plazatik, Araba enpleguaren defentsan! Defenda dezagun enplegu duina! lelopean.

Aernnovako langileek Los Angeles elizan egindako itxialdian sortutako egitasmoaren antolatzaileen artean, Aernnova, SDA Factory, Laminaciones Arregui edo Alestiseko enpresa batzordeak daude; baita SOS Ostalaritza plataforma, Arabako pentsiodunen mugimendua, Gazte Prekarioen Sarea eta kirol jardueretako langileak ere.

Gainera, ostiral honetan euren atxikimendua plazaratu dute 50 enpresa batzorde eta kolektibok baino gehiagok. Atxikimendu horien artean aipatzekoak dira, besteak beste, Arabako 35 enpresa batzorderen babesa, Martxoak 3 Elkartearena, Haurreskolak Partzuergoko langileena, taxilariena edo Glovoko riderrena.

Sindikatuei dagokienez, LAB, ESK, STEILAS, LSB-USO, CGT eta CNT sindikatuek mobilizazioa babestu dute, baina ELA, CCOO eta UGT sindikatuek, berriz, ez dute parte hartu.

Enpresa batzorde eta askotariko sektore zein kolektiboen manifestazio "bateratua, globala eta plurala" antolatu dute, "edozein arrazoirengatik enplegu duinarekin konprometitutako egoera bizi duten enpresa eta sektore guztiak" gonbidatuz. Sektore horiekin bat egin dute herritar askok, "erantzun sozial bateratu eta masibo bat" emateko helburuarekin.

"Araban enplegu duina defendatzea, gizarte eskubideetan, zaintzan, zerbitzu publikoetan eta abarretan dituen ondorioekin, gizarte osoak inplikatu behar duen eta administrazioek ozen eta argi entzun behar duten aldarrikapena da", adierazi dute.

"Enpleguaren aurkako eraso sistematikoa"

"Azken hilabeteetan, enpresa eta sektore asko atera gara kalera, kaleratzeak, EEEak, eskubideen murrizketa, zaintzaren merkantilizazioa, itxiera behartuak, zerbitzu publikoen murrizketak, kontrataziorik eza eta abar salatzeko", azaldu dute mobilizazioa iragartzeko egindako prentsaurrekoan.

Sektore horiek guztiek indarrak batzea erabaki dute: "Kalera atera garenean, ehunka lagunen elkartasuna eta babesa ikusi dugu; gaur egungo egoerak, norbanakoaren edo sektore jakin baten arazoa izatetik urrun, lantokiak gainditzen ditu eta herritar guztiei eragiten die".

"Edonori eragin diezaiokeen enplegu duinaren aurkako eraso sistematikoa" bizi dugula uste dute, eta erakundeei leporatu diete langileak "pandemiaren kudeaketan egindako akatsen erantzule" egitea.

"Ezin gara geldirik egon, langabeziak eta egungo enplegu prekarioak gazteei, emakumeei, pertsona arrazializatuei eta lan egiteko adinean daudenei eragiten dielako, baina etorkizuneko pentsioei ere eragiten die, eta pentsiodunen kolektiboak aspalditik salatu du hori —azaldu dute—, gure ekoizpen sarea desegin eta administrazioetatik diru laguntzak jasotzen dituztenek eskubideak deuseztatzen dituzten bitartean".

Atxikimenduen zerrenda

Enpresa batzordeak —guztira, 35—:

Aernnova

Alestis

Arabako Suhiltzaileak

Askora Plus

Auria Vitoria

Betoño Tailerrak

Biocompost

Burulan

Cartonajes IGAMO

CIDI — Hizkuntzen Nazioarteko Zentroa (eskola garraioa)

Condes Fabril

Cuarhtoset

Derichebourg (Araia)

Elecnor

Elkar

Garbialdi (Arabako ESIko osasun zentroak)

Gas to Move Transport Solutions

Gizarte etxeetako aisialdi eta denbora libreko zerbitzuak

Grup la Pau Anbulantziak

Laminaciones Arregui

Nuevo Futuro

Olazabal y Huarte

Pepsico

Rokodromoetako langileak

SDA Factory

Shuton

Sidalava. Hiesaren aurkako Arabako Batzordea

Sidenor

SNA (Arangiz)

SNA Europe

Tamar Las Arenas

TLA (Condesa ohia)

TRI Amurrio

Tubos Reunidos

Udapa S. Coop

Beste sektore batzuk:

Adisalava (banatzaileak)

Arabako etxeko langileen eta zaintzaileen elkartea.

Arabako Pensionistak martxan

Arabako Taxi Elkartea

Glovoko langileak (riderrak)

GPS (Gazte Prekarioen Sarea)

Haurreskolak Partzuergoa

Kirol jardueretako langileak

Langabeen Asanblada

Martxoak 3 Elkartea

Osakidetzako pribatizazioen aurkako langileen plataforma

Ribera Bizirik

SOS Ostalaritza

Teknikariok (aktoreen eta agertokiko langileen elkartea)

Manifestazioari atxikimendua eman dioten sindikatuak:

CGT, CNT, ESK, LAB, LSB-USO eta STEE-EILAS.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Enplegua
2025-09-11 | Gedar
Kaleratzeen kontra, lanuzteak egingo dituzte Maderas de Llodioko langileek

Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.


2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Bi langile hil dira lan istripuetan pasa den astean

Abuztuaren 13an, 54 urteko Nafarroako garraiolari bat hil zen Bartzelonan deskarga lanak egiten zituen bitartean. Hurrengo egunean, Errenteriako Merkaoiartzunen 58 urteko langilea hil zen istripu ez-traumatiko baten ondorioz.


2025-07-15 | ARGIA
Sanferminak amaituta, Iruñerriko autobusek greba utzi dute, irailera arte

Zerbitzu minimoek eragin handia izan dute Iruñerrian jaietan. Negoziazioan aritu dira, baina ez dute akordiorik erdietsi. Normaltasunez jardungo dute udan, eta irailean berrartuko dituzte lanuzteak.


Trapagarango Amazon zigortu dute, langileen osasunerako eskubidea urratzeagatik

Hainbat irregulartasun egitea egotzi dio Eusko Jaurlaritzaren Lan Ikuskaritzak: batetik, istripuei buruzko dokumentuak ezin direla bateratu, eta bestetik, istripuaren izaera lanekoa den ala ez erabakitzea ez dagokiola Amazoni.


2025-07-03 | Leire Artola Arin
Marbellako zerbitzari baten egunerokoa: prekaritatea, gehiegikeria eta turismoaren mendekotasuna

Udako opor hauetan ez dira gutxi izango Andaluziako eguzki eta ur epel bila doazen euskal herritarrak. Kontrako bidea egin zuen Ana Geranios (San Pedro Alcántara, Andaluzia, Espainia, 1988) kazetari eta idazleak martxo amaieran, Euskal Herrira etorri baitzen Costa del... [+]


2025-07-01 | Uriola.eus
BBK Live jaialdiak langileak esplotatzen dituela salatu du LASek

Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.


Galdakao-Usansoloko eta Gernika-Lumoko ospitaleetako “prekaritatea” salatu du ESK-k

Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.


Sergio Ayucar (BSH): "Prozesuari eustea oso gogorra izaten ari da; mediku-bajak bikoiztu egin dira"

Eskirozko BSH lantokia ixteko asmoa plazaratu zutenetik lan taldearen mediku-bajak bikoiztu baino gehiago egin direla salatu dute gaur: "Abenduan prozesua hasi zenean lan taldearen %4 zegoEn bajan, orain %13 baino gehiago dago", adierazi du Sergio Ayucar BSHko langile... [+]


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


Lan heriotzak salatzeko Jaurlaritzaren Bilboko ordezkaritza blokeatu du LABek

Aurreko astean lan istripuen ondorioz sei behargin hil zirela salatzeko, 60 bat lagunek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako sarrera blokeatu dute. Ertzaintzak bertan zeuden pertsonak identifikatu ditu. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko 26 dira aurten... [+]


Atxondon hildako langilea "diru-gosearen" biktima izan dela salatu du AHT Gelditu!-k

AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]


2025-05-29 | ARGIA
Asteko laugarren langile hila, Bilbon, teilatutik erorita

Ostegun goizean hil da langilea, Bilboko José María Ugarteburu kalean. Astelehenean bi langile hil ziren, Andosillan (Nafarroa) eta Atxondon (Bizkaia), eta asteartean beste bat Amurrion (Araba).


Eguneraketa berriak daude