Mila lagun inguru bildu ditu Itaiak Gernikan ospatutako jardunaldi nazionalean

  • Larunbatean lau hitzaldi, bazkaria, elkarretaratzea, ekitaldi politikoa eta aisialdirako tartea eskaini ditu Itaia emakumeen antolakunde sozialistak. Hainbat gobernuk indarrean sartutako politika feministak eta haien mugak aztertu dituzte, eta emakume langileen eginbeharraz hausnartu dute, besteak beste.

Jai Alai frontoian ospatutako hitzaldi bat / Argazkia: Itaia Jai Alai frontoian ospatutako hitzaldi bat / Argazkia: Itaia

2023ko ekainaren 19an - 12:47
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Mila lagun inguru bildu ditu Itaiak, Gernikan (Bizkaian) ospatutako jardunaldi nazionalean. Hitzaldiak, bazkaria, elkarretaratzea, ekitaldi politikoa eta aisialdirako tartea izan dute bertaratu direnek.

Goizean goizetik hasi dute egitaraua, harrera batekin. 10:30ean bi hitzaldi eskaini dituzte: bata, emakume langileon proletarizazio prozesuaren nondik norakoen inguruan, eta, bestea, Gobernu politika feministak aztergai izenburupean. Horren ostean, Jai Alai frontoian, emakume langileek dituzten erronkak eta proposamen politikoak aztertu dituzte. Merkatu plazan egin dute bazkaria eta azken mahai-inguruari ekin diote ostean.

Behin hitzaldiak amaituta, elkarretaratzea egin dute Bilboko erailketa matxista salatzeko. Azkenik, egitarauari amaiera emateko, ekitaldi politikoa eta kontzertuak ospatu dituzte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.