Mikromatxismoa bistaratzeko lehiaketa Topatu.info eta Gaztezuloren eskutik

  • Topatu.info eta Gaztezulo hedabideek gazteentzako lehiaketa antolatu dute, sorkuntza lanen bidez mikromatxismoa azalera ekar dezaten.


2015eko otsailaren 27an - 09:19
Sariak apirilean banatuko dituzte.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Antolatzaileek gazte sortzaile eta feministei egin die dei lehiaketan parte hartzeko. Topatu.info eta Gaztezulok gogorarazi dute, batetik, hedabideek jendartea eraldatzeko  funtzioa betetzen dutela, eta bestetik, bi komunikabideek zehazki, feminismoarekiko konpromisoa dutela.  

Ikus-entzunezkoak, idatziak, argazkiak eta ilustrazioak egin ahal izango dituzte gazteek lehiaketan parte hartzeko. Lanak entregatzeko epea martxoaren 30ean bukatuko da.

Bideo eta argazki saileko irabazleek reflex kamera jasoko dute, idatziaren atalean garaile denak ordenagailua, eta ilustrazioetan irabazleak tableta grafikoa eta memoria eramangarria.

Sari banaketa Donostian egingo dute apirilean eta egun horretan jardunaldiak antolatuko dituzte mikromatxismoaren inguruko lanketa egiteko. Gazte eragileak eta mugimendu feministako kideak izango dituzte bidelagun.


Matxismoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.