Mikel Karrera Sarobe euskal presoa Lannemezango espetxera gerturatu dute

  • Mikel Karrera Sarobe euskal presoa Lannemezango kartzelara gerturatu du Frantziako Gobernuak, Etxerat elkarteak informatu duenez.


2019ko maiatzaren 22an - 09:43
Mikel Karrera euskal presoa, 2016an Espainiara eraman zutenean poliziak zabaldutako irudi batean.

Reau sud-Francilien espetxean zegoen preso Karrera eta Euskal Herritik 280 kilometrora dagoen Lannemezango kartzelara eraman dute, astearte honetan euskal preso politikoen senideek osatzen duten Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.

Duela bederatzi urte, 2010eko maiatzean atxilotu zuten Karrera Baionan, Frantziako Jendarmeriak eta Espainiako Guardia Zibilak batera prestatu zuten operazio polizialean. 2013ko apirilean bizi osorako kartzela zigorra ezarri zioten, Capbretonen bi guardia zibil hil zituen atentatu batean parte hartu izana leporatuta.

Etxetik 800 kilometro baino gehiagora egon da preso Karrera eta urruntze horrez gain, haren senideek beste hainbat arazo izan dituzte. 2015ean, adibidez, haren bikotekidea eta orduan urtebete zeuzkan alaba atxilotu egin zituzten presondegian, aurrez aurreko bisita batean telefono mugikorra aldean edukitzeagatik, Sarek salatu zuenez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sakabanaketa
2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-07-28 | Ilargi Manzanares
Hondartzetara eramango dute presoen eskubideen aldeko aldarria abuztuaren 6an

Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko hamabost hondartzetan antolatu ditu mobilizazioak Etxeratek, Etxera lelopean.


Pili eta Fontsoren aitortza beharra aldarrikatu dute Laudion

Elkarretaratzea egin dute larunbata eguerdian Laudioko Herriko plazan, Pili Arsuaga eta Fontso Isasiren heriotzaren 33. urteurrena dela eta. Bi bizilagunak 1990ko uztailaren 1ean zendu ziren, Maribi Ramila euskal preso politikoa bisitatzera zihoazela izandako trafiko istripuan... [+]


2023-04-30 | Mati Iturralde
Hogeita hamalau urte igaro eta gero

Pasa den martxoaren 25ean ofizialki bukatu zen euskal presoen sakabanatzea. El Paíseko lerroburuaren arabera, "34 urte igaro eta gero, Espainiako Barne Ministerioak amaiera eman dio ETAko presoen sakabanatzeari". Euskal Herriko komunikabideek ere dataren berri... [+]


Eguneraketa berriak daude