Oztopoak euskal presoen hirugarren graduari, Bilboko manifestazioaren atarian

  • Urtarrilaren hasieran euskal preso politikoen eskubideen alde Bilbon egiten den manifestazioa beti da berezia eskubideen aldeko egutegian, baina aurtengoa bereziki nabarmendu da, besteak beste, dagoeneko sakabanaketaren amaiera irudikatu nahi delako.


2023ko urtarrilaren 05ean - 12:48
Azken eguneraketa: 2023-01-06 11:01
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Horretarako logo aldaketa ere egin da, sakabanaketaren amaiera aldarrikatzeko ohiko Euskal Herriko mapa eta geziak, bi gezitan bakarrik utziz, eta “etxera” gehituz. Horrez gain, bi urte joan dira pandemia dela eta ohiko manifestazioa Bilbon egiten ez dela, eta aurtengoan Sarek eta Bake Bidea-Bakegileek deialdi bateratua egin dute Bilbon. Herrietan ere ahalegin berezia egiten ari dira autobusen antolaketan. Urriaren 8an ere ekitaldi berezia egin zen Donostiako Illunben sakabanaketaren amaiera gertu zegoela gogoratzeko.

 Etxerat

Gaur egun, horrelakoa da presoen mapa, Etxerat elkartearen datuetan: 131 preso daude Euskal Herriko espetxeetan; hamasei euren etxeetan daude preso; hamalau sakabanatuak Espainiako Estatuan, gehienak Euskal Herriko inguruko espetxeetan; eta hamabi Frantziako Estatuan, horietako hamaika Lannemezanen. Guztira 173 preso. Oso urruti 2008an ziren 762 presoko kopurutik, baina jakina, ETAk 2011n utzi zuen jarduera armatua eta 2018an desagertu zen.

Arazoak hirugarren graduarekin

Orain dela gutxi arte preso gehienak espetxe zigor osoa beteta atera dira kalera, lehenengo graduan egonik espetxe onurarik ez dutelako izan. Azken urteetan hori aldatu da, gaur egun preso guztiak daude gutxienez 2. graduan, eta horrek esan nahi du espetxe onurak eskura ditzaketela.

Sare elkartearen esanetan, Espainiako Estatuan dauden presoetatik 113 hirugarren gradua lortzeko moduan leudeke, eta horrek esan nahi du aukera dutela egunez kalera ateratzeko, lotarako espetxera itzultzeko beharrarekin. Horrela denbora bat egon ondoren, hurrengo urratsa baldintzapeko askatasuna izaten da.

Bide horrek, ordea, oztopoak topatu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalean. 2021eko irailean Eusko Jaurlaritzak espetxe zaintzaren eskumenak eskuratu zituenetik Jaurlaritzak 450 preso baino gehiagori onartu die hirugarren gradua, eta horietatik 33 euskal presoak dira. Jaurlaritzak argi adierazi izan du presoa gizarteratzeko modurik egokiena dela baimenekin kalera ateratzea, eta politika horrekin aurrera jarraituko duela, presoen arteko bereizketarik egin gabe.

Euskal presoen kasuan, dena den, espetxe zaintzarako eskubideak Auzitegi Nazionalaren esku daude, eta handik oztopoak jartzen ari zaizkie Jaurlaritzak emandako hirugarren graduei. Sareren esanetan, aipatu 33 preso horietatik 23ri hirugarren gradua kentzeko helegiteak jarri dizkiete Auzitegi Nazionalean; horietatik zazpiri hirugarren gradua kendu diete eta ostera ere espetxera sartu.

GAL, ETA, dispertsioa eta torturak

Larunbat arratsaldean, manifestazioa 17:00etan hasiko da Bilboko Autonomia kalean, Etxera bidea gertu lelopean, baina goizean ere izango da ekitaldi garrantzitsua Euskalduna Jauregian. Euskal Herriak bizi izan duen gatazkaren hainbat biktimak parte hartuko du mahai-inguru batean: Rosa Rodero, ETAk hildako Joseba Goikoetxearen alarguna; Rosa Lluch, ETAk hildako Ernest Lluchen alaba; Maider García, GALek hildako Juan Carlos Garcíaren alaba; Irantzu Benito, zeinak espetxerako bisitarako bidean bi lagun galdu zituen auto istripuz; Mari Nieves Díaz, torturak salatu zituen Iratxe Sorzabal presoaren ama; eta Tamara Muruetagoiena, torturen ondorioz hil zen Esteban Muruetagoienaren alaba.

Maider Galardi kazetariak moderatuko du elkarrizketa. Gonbidapena behar da bertaratzeko eta edukiera mugatua izango du, baina zuzenean jarraitu ahal izango da Sareren webgunean eta Youtube kanalean.

Gaian gehiago sakondu nahi duenak jo dezake iragan urrian landutako Sakabanaketa amaitzear, baimenen blokeoa dator erreportajera. Bertan, euskal presoen egoera zertan den azaldu genuen, eta baimenen bideak dituen oztopoez gain, ETAko zuzendaritzakotzat jotako zenbait pertsonak etorkizun hurbilean espetxeratzeko duten arriskuaz ere jardun genuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sarek eta Etxeratek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan

Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte. 


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Jesus Maria Gomez Ezkerro preso iruindarra aske geratu da zigor osoa beteta

Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da. 


“Herriak erabaki du Hatortxu Rock 30 aldiz egitea”

26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Ongietorrien auziko akordioak “borrokaren zilegitasuna” ezbaian jartzen duela salatu dute zenbait presok eta preso ohik

"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian. 


Txetxu Barrios Atarrabiako presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.


2025-06-12 | Gedar
2022tik hona, gutxienez 68 preso izan dituzte uhalekin loturik EAEko espetxeetan

Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]


Iruñeko espetxeko presoek tratu txarrak, birgizarteratzeko baliabide falta eta generoaren araberako desorekak sufritzen dituztela dio Salhaketak

Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.


2025-06-05 | ARGIA
Sorzabalen absoluzioari helegitea jarri dio fiskalak, eta bere kontrako epaiketa errepikatzea eskatu du

Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.


2025-05-23 | Gedar
Preso politikoei harrerak egitea debekatzen saiatuko dira berriz Espainiako Estatuan

PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.


40 minutu Iratxerekin

Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]


Ekainak 7an Amnistia Egunera batzeko deia luzatu du Askek

Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte. 


Sarek ‘Puzzlea osatu arte’ ekimena antolatu du, asteburuan 29 herri zeharkatuko dituena

Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]


Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Eguneraketa berriak daude