Pili eta Fontsoren aitortza beharra aldarrikatu dute Laudion

  • Elkarretaratzea egin dute larunbata eguerdian Laudioko Herriko plazan, Pili Arsuaga eta Fontso Isasiren heriotzaren 33. urteurrena dela eta. Bi bizilagunak 1990ko uztailaren 1ean zendu ziren, Maribi Ramila euskal preso politikoa bisitatzera zihoazela izandako trafiko istripuan. Eurak izan ziren dipertsio politikaren ondorioz hildako lehen euskal herritarrak. Ordutik hona, euskal presoen beste 14 senide eta lagun zendu dira errepideetan. 


2023ko uztailaren 03an - 09:24
Azken eguneraketa: 10:44

Dispertsioa “gerra estrategia” izan zela salatu dute elkarretaratzean, eta “mingarriak” izan direla bere ondorioak. Orain, “presoen euskal herriratzearekin”, senideen eta lagunen zama “leundu” dela aitortu dute, baina aldarrikatu dute ez dela “etsi” behar. “Kontuan hartu behar dugu Entzutegi Nazionaleko salbuespeneko interpretazio gabe eta egungo legeria betez, 100 pertsona preso gutxiago izango liratekeela”. Era berean, gogorarazi dute estrategia horren erantzuleen “izen-abizenak” dituztela, “eta oraindik tematuta dirautela gurekiko etika eskaerak egiten”. 

Ildo horretan, Martxelo Otamendik Andoni Uzaluren heriotza dela eta idatzitako zutabea aipatu dute. “Andoni, bere garaian, ETA p-m kidea ere bai izan zen, eta ez oinarrizkoa. Datu hori ahaztu zaie Unzaluren biografia idazterako orduan, beste batzuei ‘ETAko kide ohia’ etiketa hartzen dieten komunikabide gehienei, eta antzeko jarrera daukate alderdi politiko batzuek ETAko kide izan eta haien alderdian sartzen direnekin. Inoiz ez diete eskatu aurretik egindakoaren irakurketa kritikorik egitea eta adibide asko eta asko ditugu bai EAJn edo PSEn sartu direnekin”. 

Horren aurrean, Pili eta Fontsoren eta “hildako beste senide eta kide guztien errekonozimendua” eskatu dituzte elkarretaratzean, "inoiz" ahaztuko ez dituztela ziurtatuta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sakabanaketa
2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-07-28 | Ilargi Manzanares
Hondartzetara eramango dute presoen eskubideen aldeko aldarria abuztuaren 6an

Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko hamabost hondartzetan antolatu ditu mobilizazioak Etxeratek, Etxera lelopean.


2023-04-26 | Mati Iturralde
Hogeita hamalau urte igaro eta gero

Pasa den martxoaren 25ean ofizialki bukatu zen euskal presoen sakabanatzea. El Paíseko lerroburuaren arabera, "34 urte igaro eta gero, Espainiako Barne Ministerioak amaiera eman dio ETAko presoen sakabanatzeari". Euskal Herriko komunikabideek ere dataren berri... [+]


Euskal preso politikoak
Sakabanaketa politika amaituta, etxeratzea helburu

34 urtez luzatu den euskal preso politikoen sakabanatze politika amaitutzat eman dute Etxeratek eta Sarek, ostiralean Espainiako Gobernuak iragarritako bost Euskal Herriratzeekin. Pozez hartu dute berria bi elkarteek, eta iragarri dute orain lanean jarraituko dutela preso,... [+]


Oztopoak euskal presoen hirugarren graduari, Bilboko manifestazioaren atarian

Urtarrilaren hasieran euskal preso politikoen eskubideen alde Bilbon egiten den manifestazioa beti da berezia eskubideen aldeko egutegian, baina aurtengoa bereziki nabarmendu da, besteak beste, dagoeneko sakabanaketaren amaiera irudikatu nahi delako.


2022-11-15 | ARGIA
Beste zazpi euskal preso politiko Euskal Herriratuko dituzte

Iñigo Guridi Lasa, Asier Badiola Lasarte, Iñaki Bilbao Goikoetxea, Orkatz Gallastegi Sodupe, Fermin Vila Mitxelena, Iñigo Zapirain Romano eta Alberto Viedma Morillas preso politikoak Euskal Herriko espetxeetara hurbilduko dituzte.


2022-09-01 | ARGIA
13 euskal preso gehiago hurbilduko dituzte Euskal Herrira

Espainiako Gobernuko Espetxe Zuzendaritzak eta Eusko Jaurlaritzak adostu dute beste hamahiru euskal preso Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako espetxeetara hurbiltzea. Ez da jakinarazi zein espetxetara eramango dituzten; Lakuako Gobernuaren esku dago erabakia.


2022-03-10 | ARGIA
Jon Gurutz Maiza euskal presoa Frantziako Lannemezaneko espetxetik Martutenera hurbildu dute

Etxarri Aranazko Jon Gurutz Maiza Artola preso politikoa Frantziako Estatuko Lannemezaneko espetxetik (Euskal Herritik 330 kilometrotara) Donostiako Martuteneko kartzelara hurbildu dute, Etxeratek zabaldu duenez.


Garazi Abrisketa eta Aitana Izagirre
“Mirentxin Gidariak ekimenaren furgonetekin Granadara eraman eta ekartzen genituen Euskal Preso Politikoen senide eta lagunak”

Garazi Abrisketa (Zollo, 1988) eta Aitana Izagirre (Zollo, 1993) Mirentxin Gidariak ekimenaren parte izan dira eta euren esperientzia azaldu dute, baita taldearen disoluzioak utzi dien sentsazioa ere.


2021-06-11 | ARGIA
Bi euskal preso politiko Euskal Herria ekarriko dituzte, eta beste bi gerturatu

Raul Fuentes eta Gaizka Astorkizaga dira Euskal Herriko espetxeetara lekualdatuko dituztenak, eta Pedro Cano eta Orkatz Gallastegi hurbildu egingo dituzte. Horrez gain, Olga Comesi hirugarren gradua emango diote.


Sakabanaketari aurre egiteko ardo ekologiko salmenta kanpaina jarri dute martxan

Etxerat Elkarteak eta Euskal Mahastizain Ekologikoen Elkarteak bat egin dute Urrun daudenengatik topa! lemapean, Gabonetan etxeetara elkartasuna helarazteko. Ardo salmenta kanpaina abiarazi dute presoen sakabanaketaren gastu ekonomikoei aurre egiteko, udan martxan jarritako... [+]


Eguneraketa berriak daude