Hogeita hamalau urte igaro eta gero

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Pasa den martxoaren 25ean ofizialki bukatu zen euskal presoen sakabanatzea. El Paíseko lerroburuaren arabera, "34 urte igaro eta gero, Espainiako Barne Ministerioak amaiera eman dio ETAko presoen sakabanatzeari". Euskal Herriko komunikabideek ere dataren berri eman zuten, eta aldi berean, alderdi politikoek beren irakurketa plazaratu zuten. Esaterako, EAJk, ohi bezala, berriz ere abagunea erabili zuen adierazteko euskal presoek gogoeta egin behar zutela eta egindako minagatik barkamena eta aitormena eskatu. Bere aldetik, EH Bilduk "garaipen moral" gisa nabarmendu zuen data.

Gorabehera horiekin, nire oroimenaren makina martxan jarri zen. Nire lehenengo bidaia Espainiako espetxe batera 1980an izan zen. Carabancheleko ateetan topatu nituen emakume ijitoek eta euskaldunek gauza asko irakatsi zizkidaten, eta, nolabait, emakumeen lankidetzari buruzko nire lehenengo ikasgaia izan zen. Gero, bidaiak ugaritu ziren, bai eta kilometroak ere. Horrela, urteetan, asteburuero nire bizitzan erritual bat instalatu zen: hitzorduak, paketeak, deiak, ordu txikitako irteerak berandu ez heltzeko… Eta orain konturatu naiz inoiz ez niola neure buruari galdetu mendeku horren esanahiaz.

Sakabanatze-politikaren justifikazioak entzuten ditudanean, sekulako amorrua sentitzen dut, eta aldi berean, etsipena

Nire asteburuko errituala bukatu, eta nire bizitza normaltasunera itzuli zen, baina asteburu askotan gogoratu izan ditut maitasunaren ibiltariak. Asko errepideetan zahartu dira, batzuek osasuna eta bizitza ere galdu dute… eta dena ezeren truke.
Horregatik, sakabanatze-politikaren justifikazioak entzuten ditudanean, sekulako amorrua sentitzen dut, eta aldi berean, etsipena. Nire ustez, eskubideen urraketa bukatzea 34 urte igaro eta gero, ezin da "garaipen moraltzat" hartu. Are gehiago, oraindik ere agintariek adieraztea sakabanatzea ezarri zutela ETAren zuzendaritzaren presioa arintzeko, iraingarria iruditzen zait.

Sakabanatzea finkatu zuten terrorismoaren aurkako gerra-tresna bezala (horretarako, estatuko agintariek EAJren ezinbesteko laguntza izan zuten), eta erabilpenak suposatu zuen pertsona kolektibo baten oinarrizko eskubideak urratzea. Ez zen legala, ezta bidezkoa ere; ez duela 34 urte, ezta gaur egun ere. Ez borroka armatua zegoenean, ez ETAren desegitea eman eta gero. Zeren eta botereek giza eskubide indibidualak eta kolektiboak baldintzatzen dituztenean, inor ez baitago seguru; eta Euskal Herrian ongi asko dakigu hori.

Hemendik aurrera, euskal presoen lagunek eta senitartekoek ez dute hainbeste kilometro egingo, eta haien bizimodua, segur aski, pixka bat errazagoa izango da. Urte gehiegi pasatu dira, eta tamalez, batzuk ezin izan dira honaino heldu… 34 urte hauetan, sakabanatze-politika kriminala izan delako. Ez dezagun ahaztu!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


Bizipenak

Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]


2025-09-10 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Euskal. Jai.

Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


2025-09-10 | Iñaki Barcena
Parte izan, parte hartu eta parte eman

Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]


Teknologia
Teknologia bizigarriak?

Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.

Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]


2025-09-10 | Tere Maldonado
Nire garuna ote naiz? (eta II)

Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]


2025-09-10 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Udako postalak

Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]


Desberdintasunen garrantzia nazioarteko politikan

Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Eguneraketa berriak daude