Michele Aguer: "Neska hoberenek ere grazia sobera badute zuberotar dantzentzat"

  • Aurtengo maskarada hurbiletik segitzen ari da Michele Aguer Lohitzün dantza irakaslea. Lohitzün-ek ez du sekula maskaradan parte hartu dantzari gsa, bere garaian gizonak zirelako nagusi. Aurten dantzari talde mistoa plazaratu dira Zuberoko maskaradetan.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2020ko martxoaren 13an - 15:48

Altzürükün soilik gizonak izan dira dantzariak. Beste herrietan baino berantago arte hain ziur. Michele Aguer Lohitzün dantzaria izan da lehen emazte dantzaria, aitzindaria nolabait, eta, azken urteetan, behin eta berriz joan dira harengana irakasle izan dadin.

Hona bere hainbat aburu:

– "Gizon eta emazte dantzariak arrunt desberdina dira. Ez dakit denen gustukoa izanen denetz, baina nik zinez pentsatzen dut zuberotar dantza ez dela neskentzat egina".

– "Borrokatu naiz. Baina gizonekin baizik ez zarelarik dantzatzen, eta miraila batean zeure burua ikustean, badakizu ez zarela heinean. Nahi duzuna egiten ahal duzu, ez duzu sekula mutiko baten planta".

– "Lehengo begirada orain kritikoagoa da iraganean baino. Lehen, so egiten zuten jauzia gora egitea eta frijata egitea, besterik ez; azken jauzia zen inporta zuena. Banderazain edo txerreroaren tresnen erabiltzea so egiten zuten, oinak ez hainbeste. Orain so egiten dute puntuak ontsa finituak direnez, taldeko dantzak ontsa emanak direnez, taldea homogeneoa denez, badira kodeak…".

Elkarrizketa osoa.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Maskarada
2023-12-01 | Euskal Irratiak
Maskarada bueltan da Pagolan ehun urteren ondotik

Xiberoa eta Baxe Nafarroa artetik jalgiko da aurten maskarada. Ehun urteko etenaldiaren ondotik, xiberotar usaia berreskuratuko dute aurten Pagolako gazteek.


2023-01-19 | Lide Iraola
Ez da buhamerik izango maskaradetan aurrerantzean, arrazakerian oinarrituta zegoelako

Hasi dira maskaradak Zuberoan, urteroko tradizioari jarraiki. Alabaina, tradizioak aldatu daitezkeela erakutsi dute aurten Maulen: lehen aldiz, ez da buhamerik izango. Pertsonaia horiek ijitoak ziren, eta estereotipoetatik eta arrazakeriaz antzezten zirela salatu izan dute... [+]


2022-12-16 | dantzan.eus
Zuberoako Maskaradak 2023 egutegia

Urtarrilaren 15ean hasi eta apirilaren 22an bukatuko dira 2023ko maskaradak, Maule-Lextarreko gazteek emanak. Guztira hamabost emanaldi lotu dituzte. Lau hilabetean zehar, asteburuz asteburu, Zuberoako hamahiru herri bisitatuko dituzte hiriburuko gazteek. Ohi den legez, lehen... [+]


Eguneraketa berriak daude