Mexikoko Giza Eskubideen Batzordea okupatu dute indarkeriaren biktimen amek eta kolektibo feministek

  • Beren seme-alabek jasandako indakeriaren aurrean Giza Eskubideen Batzordeak aterabiderik ematen ez ziela iritzirik, protesta abiatu zuten bi amek orain astebete. Kolektibo feministak protestara batu eta Giza Eskubideen Batzordearen egoitza okupatu zuten, indarkeriaren biktimentzako arreta zentro bilakatu dutena.


2020ko irailaren 08an - 11:28
(Argazkia: Andrea Murcia)

Irailaren 2an jazotako gertakizunen ondotik, Mexiko Hiriko Giza Eskubideen Batzordearen (CNDH) egoitza hartu dute indarkeria matxista eta desagerpenen zenbait biktimen amek eta kolektibo feministek. Okupazioek asteazkenean egoitzan egindako bilkura bat dute abiapuntu, zeinetan bortxaz desagerrarazitako eta sexu abusuen biktima izandako hainbat pertsonen senideak hartu zituen batzordeko buru Rosario Piedra Ibarrak. Senideen artean zegoen Marcela Aleman, 2017an ikastetxean sexu abusuak pairatutako haur baten ama, bere alabarentzako justizia eske. Alemanek, Piedra Ibarrak bere eskakizunei aterabiderik ematen ez ziela iritzirik, aulki batera lotu zuen bere burua, exijitzen zuena bete zezaten aldarrikatzeko. Alemani Silvia Castillo batu zitzaion, iaz desagerrarazi eta hil zuten 19 urteko gaztearen ama, eta egoitzen itxi ziren.

Aulkira lotutakoan Alemanek grabatutako bideoa, ekintzaren zergatia azalduz:

Biharamunean, protestarekin bat egin zuten otsailetik Biktimen Arretarako Batzorde Exekutiboko (CEAV) bulegoen parean elkarretaratzeak egin ohi dituzten desagertutako pertsonen familiek, eta irailaren 4ko ostiralez Ni Una Menos (ezta emakume bat gutxiago ere, euskaraz) kolektibo feminista ere batu zitzaien, eskakizunak bete artean ez zirela joango adieraziz. Bertan bildutako feministek eraikina okupatu eta egoitza biktimentzako aterpetxe bilakatu dute; “Okupa, Casa de Refugio Ni Una Menos” eman diote izena. Xedea da indarkeria matxista, instituzionala edo politikoa jasan dutenei konpainia, aholkularitza juridikoa, elikagaiak eta lotarako lekua eskaintzea bertan.

Biktimen senideek eta feministek eskakizun orri bat osatu zuten okupazioaren lehen egunetan, gatazkari irtenbidea emateko bete beharreko ondoko eskakizunekin: indarkeria matxista jasan duten emakumeentzako berehalako arreta, biktima horientzako zerbitzu medikoetara sarbidea, despentsa programa bat sortzea, genero ikuspegia kontutan hartzen duen enplegu programa, Genero Indarkeria Alerta (Alerta de Violencia de Genero) deituriko urgentziazko neurrietarako aurrekontua berriz esleitzea, “Cuenta hasta 10” (Hamar arte kontatu) kanpaina polemikoa erretiratzea eta mugimendu feministaren izena kaltetzeari amaiera ematea. Eskakizunei erantzuna emateaz gain, Piedraren dimisioa ere eskatu zuten. Alabaina, eskakizunek mahai gainean badiraute ere, eraikin okupatua husteko aukerak balizko izateari utzi dio barruan daudenentzat.  

Giza Eskubideen Batzordea astelehenean publiko egindako idatzian okupazioa burutzen ari direnei eraikinetik alde egiteko eskakizuna luzatu eta elkarrizketara dei egiten bazien ere, Casa de Refugio Ni Una Menos-eko partaideek jada eraikina husteko asmorik ez dutela adierazi dute. Yesenia Zamudiok, 2016an hil zuten adin txikiko Jesús Marichuy Jaimes Zamudioren amak, hala adierazi du: “Honakoa behin betiko okupazioa da, ez dugu entregatuko, biktimentzako okupa bat da. Hemen, aitaren partetik umezurtzak diren ahurrak eta non bizi ez duten biktimen amak biziko dira. Ez dugu entregatuko, ez dago negoziaziorik, eta egin dezatela nahi duten bezala”.

Pintaketak eztabaidagai, indarkeria matxista ordez

Egoitzan zegoen Francisco I. Madero politikari mexikarraren koadro bati pintaketak egin zizkioten feministek, berau subastan jarri eta ekimenerako dirua atera asmoz. Mexikoko presidente Andrés Manuel López Obradorrek ekintza gaitzetsi zuen, eta feministek leporatu diote gehiago sumindu izana koadroaren pintaketarekin indarkeria matxistarekin baino.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Autodefentsa feminista
Jone Gil Landaburu, Euskal Herriko Mugimendu feministako kidea
"Gure indarra instituzioen hipokrisiaren eta diskurtsoez jabetzeko ahaleginen gainetik dago"

Azaroaren 30eko Greba Orokorretik "indartuta" eta "saretuta" atera dira feministak. Jone Gil Landaburu, Euskal Herriko Mugimendu Feministako kideak nabarmendu du horri esker mugimendu feministak zaintzaren auzia erdigunean jarri duela. Horrez... [+]


2023-07-06 | Ilargi Manzanares
"Ukitzen banauzu, txikituko zaitugu" lelopean autodefentsa feminista aldarrikatu dute Iruñean

Mugimendu feministak deitutako manifestazioan bildu dira ehunka pertsona, Iruñeko Alde Zaharretik Sanfermin bezperan. Eraso matxistarik ez dutela onartuko adierazi dute.


2023-05-14 | Diana Franco
Teknologia
Jakitetik egitera

Orain dela zenbait urte, lagun batek hainbat gogoeta partekatu zuen nirekin, digitalizazioa eta zaintzari lotuta. Eskarmentu handiko emakumea da, munduan bere izateak zauri txikiena egiteko bidean, izan behar dituen bizitza on baterako jokabideak oso barneratuta dituena. Eremu... [+]


Zazpi esaldi feminismoaren ezjakinak eta aurkakoak erraz detektatzeko

Zure aurrean dago pertsona hori, apur bat ozen esaten dizuna, zuri, berak ez duela feminismorik behar. Gizona izan daiteke, emakumea ere bai… Bere burua ezkertiartzat ere har dezake. Edozein dela ere, berak gauza batzuk badakizki jada, zuk baino dezente gehiago. Zu... [+]


Eguneraketa berriak daude