Eraso matxistak eta LGTBI+fobikoak salatzeko telefonoak aurkeztu dituzte Gasteizko jaietarako

  • Eraso LGTBI+fobiko eta matxistak espazio publikoan ematen direla gehien adierazi dute mugimendu hauek urtero ateratzen dituzten txostenen arabera. Gasteizko Mugimendu Feministak eta Lumagorri elkarteak guztien plazera erdigunean jarriko duen jai eredu bat nahi dute, eta neurri hauek hartu dituzte helburu hori lortzeko bidean.

GMFk eta Lumagorri jaietarako protokoloa aurkezten asteazkenean, uztailaren 31an. Argazkia: GMF

2024ko abuztuaren 1ean - 10:24
Azken eguneraketa: 11:29
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Eraso matxistak eta LGTBI+fobikoak salatzeko telefono zenbakiak jarriko dituzte martxan herritarren eskura Gasteizko Mugimendu Feministak eta Lumagorri elkarteak, Gasteizko jaietan. Bi telefonoak martxan egongo dira egunero 24 ordu jaiek irauten duten denbora guztian, abuztuaren 3tik 9ra.

Mugimendu Feministak eraso matxistak salatzeko abiarazi duen telefonoa 747 414 834 da. Telefonoaz gain eraso bat eman eta hurrengo egunean publikoki salatzeko jendarteratze bat deituko da. Deialdi hori ez da kasu guztietan egingo, erasoen ezaugarrien eta biktimaren nahiaren araberakoa izango da.

Lumagorri elkarteak kudeatuko du LGTBI+fobiaren aurkako erasoen telefonoa: 633 309 653. Zisheterosexismoaren aurkako taldeak adierazi du LGTBI+ kolektiboaren kontrako eraso gehienak publikoki ematen direla maskulinitatearen goraipamena eta alkohola batzen direnenean.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!