“Ukitzen banauzu, txikituko zaitugu” lelopean autodefentsa feminista aldarrikatu dute Iruñean

  • Mugimendu feministak deitutako manifestazioan bildu dira ehunka pertsona, Iruñeko Alde Zaharretik Sanfermin bezperan. Eraso matxistarik ez dutela onartuko adierazi dute.


2023ko uztailaren 6an - 12:53
Azken eguneraketa: 16:25
Astearte gauean manifestazioa egin dute. Argazkia: Ahotsa.info.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Sanfermin bezperan egiten den manifestazio feministak Iruñeko Alde Zaharra zeharkatu du, “Ukitzen banauzu, txikituko zaitugu, feministok antolatuta gaude” lelopean. “Inguruko emakumeei, bollerei eta transei erasorik egin gabe ezin bazara egon, espazioak ez okupatzen ez badakizu eta modu osasuntsu batean ezin baduzu besteekin harremandu, ez etorri, erasotzaile, ez zaude gonbidatua ez Iruñera ez inora” adierazi du mugimendu feministak. Festetako giroa ezin dela jarri emakumeen aurkako biolentziaren kausa gisa azpimarratu dute.

Patriarkatuaren erasoen aurka sare feministen, elkartasunaren eta autodefentsa feministaren garrantzia azpimarratu dute.

Azpian Ahotsa.info-k eginiko bideoa.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Autodefentsa feminista
2024ko ekainaren 19
Irantzu Varela, komunikatzaile feminista
"Erreparazio zein mendeku ariketa bat da nire eleberria"

2024ko martxoaren 8
Jone Gil Landaburu, Euskal Herriko Mugimendu feministako kidea
"Gure indarra instituzioen hipokrisiaren eta diskurtsoez jabetzeko ahaleginen gainetik dago"

2023ko maiatzaren 10
Teknologia
Jakitetik egitera

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!