Orain dela zenbait urte, lagun batek hainbat gogoeta partekatu zuen nirekin, digitalizazioa eta zaintzari lotuta. Eskarmentu handiko emakumea da, munduan bere izateak zauri txikiena egiteko bidean, izan behar dituen bizitza on baterako jokabideak oso barneratuta dituena. Eremu digitalean izan beharreko erabilera osasuntsuaz aritu ginen: ondo elikatzen ikasi dugun moduan, eremu digital alternatiboak eraiki ahala erabilera osasuntsua zergatik ez landu? Nire erantzuna nahiko zurruna izan zen: “Nik badakit zer den ondo elikatzea eta badakizkit zeintzuk diren kirola egitearen onurak, baina txarto elikatzen naiz, eta ez dut kirolik egiten”. Gauzak jakitetik gauzak egitera dagoen espazioa zeharkatzea ez nuen erraza ikusten. Ez nire bizimoduan.
Egun, gauzak jakitetik gauzak egitera dagoen espazioa ez dut hain zaila ikusten, nire bizitzan zaintzak pisu handiagoa hartu duen heinean. Ezin dugu pentsatu dena “ez jakitea” eta “ez ulertzea” dela, baizik eta aldaketa egiteko behar den egoera edo nahia ez duela pertsonak.
Hori guztia esanda, proiektu interesgarri baten berri ematera nator, Zaintza Digitalen Sare Transfeministak garatua: https://pratododia.org. Webgune honetan, autodefentsa digitalaren ideia barneratzeko elikaduraren analogia darabilte egileek. Eta eremu digitalean gure egitekoak gure bizitzetan ahalik eta kalte txikienak eta onura handienak ekarri ditzan, zenbait errezeta partekatzen dituzte. Menuan honakoak aurki ditzakezu: garbiketa eta antolakuntza sukaldean garrantzitsua den gisan, sare sozialetan garbitu dezagun gure arrastoa, pribatutasuna zainduz. Bada zenbait elikagai funtsezko; interneten, segurtasuna da funtsezkoa. Zaporea eman zure bizitzari osagai ugari erabilita, hori da fedibertsoan aurkituko duzuna: pribatutasuna eta segurtasuna zaintzen dituzten aukera eskuragarriak. Eta abar.
Eremu digitala modu osasuntsuan erabiltzen hasteko gida polita da, pixkanaka geureganatzen joan gaitezkeena, norberaren aukera eta nahien arabera, bizitza osasuntsuagoa egiteko bidean.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Georgiari buruz agerturiko azkeneko albisteak konektatuko bagenitu eta NATO zale sutsu bat izango bagina, Sabin Etxe inguruan dantzan dabiltzan batzuk bezala, erraz asko esan genezakeen Georgiako gobernu alderdia, Georgian Dream (GD), europar zaleak erreprimitzen dituen alderdi... [+]
Nola geldiarazi haserrea?” Hori da aste honetako Le un hebdo aldizkari frantsesaren izenburu nagusia. Hain zuzen ere, Frantzian gertatu azken gertakariei so egiten badiegu, ohargarri da jendarte osoa pil-pilean dagoela. Ez bakarrik hiritarrak ados ez direlako gobernuak eta... [+]
50 urte energia berriztagarriak erreibindikatzen eta orain uholdean datozenean ekologista gehienak kontra! Nola uler daiteke? Paradoxa hau ulertzeko argitasun izpi bat eman dit Jaume Franquesaren liburuak, Molinos y gigantes. La lucha por la dignidad, la soberanía... [+]
Literaturak ematen dizkizun opari horietako bat. Frankfurteko jatetxe indiar batean geunden, desordutan. Parean Rosa Berbel eta Luis García Montero idazleak nituen. Bigarren aldia zen Berbel eta biok Alemaniara gindoazela urte hartan. Hizketan geundela “Frankfurt da... [+]