Meta (Facebooken taldeko aplikazioak biltzen dituen enpresa) Europar Batasunetik joan ote daiteke? Hori iradoki du AEBetako Segurtasun eta Elkartrukerako Batzordean (SEC, ingelesezko sigletan) aurkeztu duen dokumentu batean. EBko erabiltzaileen datuak AEBekin partekatzearen kontra jasotako 2020ko sententzia bat dago adierazpenaren muinean.
“Ez baldin bada Atlantikoaz gaindiko marko berri bat onartzen datuak transferitzeko eta ezin baldin badugu kontratu klausula estandarrik erabili, edo Europatik AEBetarako bestelako datu-transferentzia bide alternatiborik, probablea da guk ezin eskaini ahal izatea Europan gure produktu eta zerbitzu garrantzitsuenetako batzuk, Facebook eta Instagram adibidez. Eta horrek eragin negatiboa izango luke gure negozioan, egoera finantzarioan eta operazioen emaitzetan”. Hitz horiekin deskribatu du Metak EBn une honetan bizi duen egoera, SEC batzordeari aurkeztutako dokumentuaren 9. orrialdean.
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak duela bi urte emandako epai baten arabera, AEBetan ez da behar bezala bermatzen Europako erabiltzaileen datuen babesa. Schrems II gisa ezagutzen da epai hori, erraldoi teknologikoek pribatutasunarekin jokatzen duten modua auzitara eraman duen Max Schrems abokatu eta ekintzaile austriarrarengatik.
Eta azkenaldian, Schrems buruko min handiak ari da eragiten egoitza Estatu Batuetan duten korporazio teknologikoen bulegoetan –urte hasieran Google Analyticsen aurka ekintzaile berak izandako beste prozesu batez informatu zuen ARGIAk–.
Dena den, Facebookek Europa uztea ez da oso gertagarria teknologiaren alorreko hedabide espezializatuen arabera. Genbeta atarian irakurtzen denez, Mark Zuckerbergen enpresarentzat galera handiak ekarriko lituzke EBko ehunka milioi erabiltzaileri uko egiteak. Titular asko eragin dituen adierazpenak, beraz, beste zerbait bila dezake: EB bultzatzea AEBetara datu pribatuen transferentzia egiteko marko legal berri bat idaztera, adibidez.
Bitartean, Facebook sare sozialetik abiatuta sortu zen enpresak albiste negatiboak ekoizten jarraitzen du: joan den astean Metak jakinarazi zuenez, Facebook erabiltzaileak galtzen hasi da lehen aldiz sortu zenetik –2021eko azken hiru hilabeteetan milioi erdi galdu zuen–. Albistea argitara eman ondoren, Metaren akzioen balioak kolpe handia jasan zuen burtsan.
Informazio sareetan murgilduta, aktibismo digitalaren inguruan zenbait informaziora heldu naiz. Aktibista digitaletan pentsatzen dudanean, antolaketa moduetan ere pentsatzen dut, denok ez diegu-eta arazoei berdin heltzen. Batzuek aktibismo digitalari komunikazioatik heltzen... [+]
Ikas-egoera, Wikipediaren arabera, hezkuntzari lotutako ingurune batean egiten den baliabide eta jarduera didaktiko antolatuen bidez egiten den ekimen pedagogikoa da. Eta hain zuzen ere, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak (EWKE), euskarazko Wikipediaren sustatzaileak,... [+]
"Teknologia burujabea Euskal Herrian? Zure proiektua ezagutu nahi dugu!": horrela egin du deia Euskarabildua jardunaldiaren antolakuntzak hurrengo ediziorako proposamen eskea eginez. "Azaroan Euskarabildua jardunaldiaren 14. edizioa ospatuko da eta Euskal... [+]
Kondenatutako atzerritarren nazionalitateari buruzko datuak argitaratuko dituela adierazi du Erresuma Batuko Barne ministroak. Bide beretik, pasa den astean ezagutarazi zen Aste Nagusian atxilotutako 79 pertsonaren argazkiak filtratu zituela Ertzaintzak.
EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk ekimen bat adostu dute Eusko Legebiltzarrean Hezkuntza Sailari eskatzeko Iradi software libreko hezkuntza plataforma hedatzen jarraitzeko. Zenbait ikastetxetan ezarri da Iradi orain arte. Baliabide partekatuak, komunikazio zerbitzuak (e-posta eta... [+]
Euskal Herriko bi muturretatik datoz Itziar (Bilbo, 1982) eta Ekaitz (Erriberri, 2002), sortzen ari den Burujabetzaren Aldeko Mugimenduaren berri ematera. Euskal Herrian diren burujabetza prozesu ugariak arloz arlo bultzatu eta indartu nahi ditu BAMek. Lan horretan hasteko,... [+]
Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]
Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]
Nazioartean ekimen batek baino gehiagok seinalatu du datorren astelehena, 2025eko urtarrilaren 20a, Twitterretik alde egiteko egun gisa. Donald Trumpek ofizialki AEBetako presidentzia hartzeko eguna izango da, eta haren eskutik X/Twitterreko jabea, Elon Musk, Etxe Zurira... [+]
2025erako teknologia aurreikuspenen azterketa arina egin dut. Urtero bezala, medioetan 2025ean teknologiak ekarriko duenaz hitz egiterakoan diskurtsoa oso antzekoa da. Teknologiaz idazten dugun askok badugu etorriko denarekiko gehiago jakiteko larritasuna, berria aurreratzeko... [+]
Mastodon.eusen euskara da hizkuntza nagusia, baina Fedibertsoa ehunka hizkuntza hitz egiten dituen komunitate global eta bizia da. Horregatik, itzulpenak egiteko Libretranslate tresna librea erabiltzen hasi dira. Horri esker, nazioarteko eragile eta norbanakoek argitaratukoak... [+]
Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.
Azken 15 urteetan dugun Internetak hartu duen bilakaera ikusita, duen eredu teknologiko eta negozio ereduari lotuta, gizatasunaren alde txarrenak areagotzeko tresna dela pentsatu dezakegu. Ideia horrekin konforme ez dauden eragileak sortu dira mundu osoan zehar. Honako... [+]