ARGIA.eus

2020ko urriaren 26a

Mercadonak 25 supermerkatu ireki nahi ditu EAEn 2014tik aurrera

  • Valentziako Mercadona saltoki kateak 2014 amaiera aldera irekiko du lehenengo supermerkatua EAEn, Eusko Jaurlaritzari iragarri dionez. Zabaldu nahi dituen 25 saltokiak non kokatuko dituen oraindik ez du esan, baina bai mila enplegu inguru sortu nahi dituela, saltoki bakoitzean 40 langile jarrita.

Lide Hernando @lidehernando
2013ko martxoaren 05a
Mercadona kateko supermerkatua (argazkia: www.tiendeo.com)

Supermerkatuetan salduko dituzten produktuetatik, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hornitzaileei gutxieneko zenbateko bat erosteko konpromisoa hartuko duela iragarri du Mercadonak. Patricia Cortizas enpresako Kanpo Harremanetarako eskualdeko zuzendariaren hitzetan,  urtean 150 milioi euroko erosketak egingo dizkiete euskal ekoizleei.

Iparlat esne ontziratzailea da hornitzaile horietako bat, 2009tik bere ekoizpen guztia Mercadonari saltzen diona, Hacendado marka zuria bezala saltzeko.

Azken urteotan abiadura bizian hedatu da Mercadona, Espainiako Estatuan 1.400 saltoki zabaltzeraino. 2013 hasieran ireki zuen Mercadonak lehenengo supermerkatua Euskal Herrian, Antsoainen hain zuzen ere. Nafarroan 20 denda zabaltzeko asmoa duela esan du.

Langileak presiopean

Prezio merkeen aldeko politikarekin bezero asko erakarri du Mercadonak. Tarteka, ordea, langileek jasaten duten presioari buruzko datu ilunak azaleratu dira. Rebelion-eko kazetari Enric Llopisek, esaterako, "helburuen araberako" gainsarien, gaixotasun-bajen eta haurdunaldi-amatasun baja bukatu osteko ordu murrizketen inguruko politika salatu zuen iazko azaroan, La oscura trastienda de Mercadona (Mercadonaren denda-oste iluna) artikuluan.

 

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Kontsumismoa  |  Zerbitzuak  |  Eusko Jaurlaritza  |  Gipuzkoa  |  Araba  |  Bizkaia

Kontsumismoa kanaletik interesatuko zaizu...


Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude