Etxeko garbigailua hautsi eta konponarazten saiatu ginelarik, beste baten erostea hobe genuela erran zigun konpontzaileak. Merkeago genukeela, ez, aise merkeago genukeela berriaren erostea. Lehen batean ez bazen begi bistakoa, argudiatu zitzaigun, baietz, epe ertainean hala gertatuko zela, hasieran euro batzuk gehiagoren –hain gutxi gehiagoren– sakrifizioa egin eta bakean genuela hainbat hilabetez –ez zituen urteak aipatu–; beraz, berehalakoan agian ez, baina hilabete zenbaitzuetako epean errentagarriagoa zen, makina ez baitzen, maluroski, aski berria konponerraza izateko. Ordukotz, labela D mailara jaitsia zitzaion-eta.
Kontsumo gizarte honen motorrak segitzen du izaten ekoitzi-erosi-bota-erosi-ekoitzi eta abar luze bat, maiz arras hondatuak ez diren gauzak kondenatzen eta dirua eskuz aldarazten dituena. Gauza iraunkorrak, patentatuak izanik ere, ez zaizkigu erraz etxera heltzen. Dena da aldatzea eta berritzea. Tresnekin, jantziekin, jostailuekin, kulturarekin. Pentsatu-sortu-saldu-birpentsatu. 2020tik goiti besterik zabaldu bazen ere eredu gisa, eta hastapen batean kontsumo frenesia gelditzeko ahaleginak planteatu bagenituen, laster harrapatu gintuen lehengo pleguak. Eta deus gertatu eta gertatzen ez balitz bezala, berriz ere kreditu eta auto publizitateek itotzen gaituzte.
Kontsumo gizarte honen motorrak segitzen du izaten ekoitzi-erosi-bota-erosi-ekoitzi eta abar luze bat, maiz arras hondatuak ez diren gauzak kondenatzen eta dirua eskuz aldarazten dituena
Ondoko astean, espero ez nuen sorpresa ukan nuen, bizkitartean. Haurrak handitu eta etxea betea dugu sekulan gehiago erabiliko ez ditugun puskez. Garajean metatuak ikusten direnean, hobe ez hastea karbono aztarnaren kalkulatzen. Horra non, jada haurrak ez diren horiek, Legoak, jokoak, jantziak, zapatak, altzari txikiak, bildumak... bildu eta lerrokatu zituzten eta argazkitan hartu. Ondotik kontuak ireki arazi zizkiguten plataforma ahalik eta gehienetan, prezioak aztertu, deskriptiboak idatzi eta negoziazio estrategiak gogoetatu zituzten. Betiko biziari ekin zioten gero, beren burua doi bat ikusiz enpresa buru gisa, baina tira... Hasieran eszeptikoa nintzen, aitortzen dut. Baina egun gutxi batzuk barne dena saldu zuten eta despeditu paketetan sarturik. Objektu horiek denek, horien artean anitz kosta zutenak barne, dagoeneko bizi bat izana zuten. Baina bakoitzak bere hartzailea kausitu zuen, bakoitzak norbait seduzitu eta konbentzitu zuen.
Bigarren eskuko objektuen merkatuaren osasun maila. Azken bi urteetan, bigarren eskuko produktuak saltzen dituzten saltegi eta marken kopurua handitu da, baiki. Erosleak ere zentzu horretara doaz. Azpimarratzen dute belaunaldi gazteen eroste ohitura horretara doala lehenik eta berria ezinbestean baizik ez dutela erosten. Omen, batzuek ber-salmentaren kalkulua egiten dutela, potentzialik bigarren bati uzteko, zerbait berria erosten dutenean. Gure aldetik erabiliko ez ditugun gauzek iraunen dute beste batzuen etxe eta eskuetan. Eta egin den diru sarrera erlatiboarekin, haurrek bigarren eskuko opariak egin dizkiote haien buruei.
Iraungi eta iraun aditzen artean, bi hizkitako ezberdintasuna dugu. Hiztegian, bata bestearen ondotik datoz. Sarreren artean bata da iraun, lehena, eta ondokoa iraungi. Bizkitartean, bigarren horren ondotik datorrena iraunkor da, bitxiki. Hiztegiko orrialde berean dago, bestalde, pixka bat gorago, irauli aditza ere bai. Aldiz, irauli aipatzeko, horretara heltzeko, hasteko, tartea dugu eta orrialde hau, motzegia. Anartean, gogoan atxiki: iraunkorrena dena, betiere, ekoizten eta erosten ez dena da.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]