Abendua igaro zaigu, urtarrilean sartu gara eta, beraz, ipar hemisferioan negua hasi zenetik aste batzuk igaro dira dagoeneko, tenperatura epel bezain kezkagarriekin. Gure arbasoek, neguko solstizioan, eguna eta gauaren txandakatzea gurtzen zuten, baita urtearen zikloa edo eguzkiaren berpiztea ere, urtaro berriak uzta onak ekarriko zituelakoan. Ondoren, kristautasunak antzinako erritu horiek probestu eta eraldatu egin zituen, apurka-apurka bere gurtze propioak ezartzeko. Azken hamarkadetan beste transformazio bat jazo da: ekonomiaren etengabeko hazkundearen mesedetan, kapitalismoak kontsumo-orgia bat ezarri du kristautasunaren lekuan. Natura ahaztu dugu, kristautasuna atzeko planoan dugu. Egun, Gabonak kontsumismoa dira.
Guztiz barneratuta izan arren, ondo begiratuta, Gabonetan kontsumitzen dena neurrigabekeria hutsa dela ondorioztatzea ez da batere zaila. Haatik, iparralde globalean gero eta jende gutxiago da gehiegikeria hori aurrera eramateko gai, eta, munduko leku askotan, beste askok ezin izan dute inoiz horrelakorik egin. Edonola ere, itsaski, ardo, jostailu, arropa edo elektronika kantitate jasanezinak kontsumitzen dira gure lurraldean. Kalkulaezina Lurraren orekarentzat data hauek suposatu dezaketena: milaka tona hondakin, erregai fosilen errekuntza, baliabideen xahutzea… Bizi dugun krisi ekologikoa larriagotu besterik ez da egiten horrela.
Urtarrilean familia askok gorriak ikusten dituzte hilabetearen amaierara heltzeko. Gabonetako kontsumoaren mozkorraldiak ajeari ematen dio bide
Urtarrilean, berriz, familia askok gorriak ikusten dituzte hilabetearen amaierara heltzeko. Kontsumoaren mozkorraldiak ajeari ematen dio bide. Gainera, urte berriarekin, prezioek gora egin ohi dute, baina soldatek ez dute bide bera egiten. Aurten, esaterako, urte arteko inflazioa %8,2 eta %5,9 izan da espainiar eta frantziar estatuetan, hurrenez hurren. Soldatak, aldiz, lehenengoan %2,7 eta bigarrenean %4 baino ez dira igo. Horrek gizateriaren bizi-kalitatean eragiten du zuzenean, batez ere, gizartearen sektore zaurgarrienetan.
Gure gizarteak ere 200 urte daramatza lurrak urtez urte berritzen dituenak baino askoz baliabide gehiago kontsumitzen. Are gehiago, kontsumo hori azeleratuz joan da azken hamarkadetan. Gure etxeetan itsaskiak eta xanpaina bezala, zibilizazio industrialak neurririk gabe irensten du petrolioa. Horrek eragin duen hazkundearen ondorioz, planetaren mugen aurka talka egiten ari gara zuzenean, eta gerrikoa estutzeko garaia heldu da. Erregai fosilek milaka soldata extra ekarri dizkigute, eta hemendik aurrera hileko irabaziekin bizitzen ikasi beharko dugu berriz ere.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]