Menu beganoa Euskadiko ikastetxetako jantoki guztietan

  • Duela lau hilabete, Gipuzkoako ama batek  Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean eta Arartekoan 3700 sinadura entregatu zituen. Bere eskaera Euskadiko ikastetxe eta ikastoletako jantoki guztietan menu beganoa jartzea zen. Orain arte, bai change.org-ren bidez  bai eskuz, 4000 sinaduratik gora jasota daramatzate.

     


2020ko otsailaren 24an - 08:40
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

2012 urtean ere Gasteizeko familia batek 2200 sinadura bildu izanaren ondorioz  2012-2013 ikasturtetik aurrera Eusko Jaurlaritzak euskal eskola publikoetan menu begetariano (beganorik ez) horren eskaintza derrigorrezkoa egitea lortu zuten; jada musulmanentzako txerrikirik gabeko menuarekin egiten ari zen moduan.

Ikastola eta ikastetxe kontzertatuetan aldiz, musulmanentzat txerrikirik gabeko menua dagoen bitartean, ez da beganoentzako menu bereizirik eskeintzen. Diskriminazio lazgarria da, arrazoi erlijioso bategatik (nahiz eta lege batek babestu) elikadura ezberdina jasotzea onartzen den bitartean, hura bezain errespetagarriak diren arrazoi etikoengatik gauza bera besteoi sistematikoki ukatzen zaie.

Espainiako Konstituzioak bere 14. artikuluan horrela dio:

"Espainolak legearen arabera berdinak dira eta ezin da onartu diskriminaziorik, jaiotze, sexu, erlijio edo beste baldintza edo egoera pertsonal edo sozialagatik."

Pertsona bat beganoa izateak bidezko elikagaiekin edo modarekin zerikusirik ez duela azpimarratu nahi dugu; bizitzaren aurreko jarrera etiko batekin baizik.

"Europako zenbait herrialdetan gertatzen den bezala, Euskal Herriko ikastetxe guztietako jantokietan aukera beganoa eskaintzea besterik ez dugu eskatzen

Europako zenbait herrialdetan gertatzen den bezala, Euskal Herriko ikastetxe guztietako jantokietan aukera beganoa eskaintzea besterik ez dugu eskatzen. Ikasleko kostua igo gabe eta gizartean mota honetako elikadurak normalizatzeko aurrera eginez. Aldi berean menu hau orekatua eta kalitatezkoa izatea eskatzen dugu, orain arte eskaintzen ari diren menua ia arrautzetan eta sojan bakarrik oinarritzen baita. Proteina begetalak eskuratzeko erabili daitezkeen elikagaiak asko dira.

Munduko nutrizionista elkarte famatuenak diote :

“Egoki planifikatutako dieta begetarianoak eta beganoak osasuntsuak dira , nutrizionalki egokiak dira eta osasunerako onurak eman ditzakete zenbait gaixotasun prebenitzeko eta artatzeko. Ondo planifikatutako dieta begetarianoak egokiak dira bizitza zikloaren fase guztietan, haurdunaldian, haurtzaroan eta nerabezaroan eta kirolarientzat".

Europar Batasunaren oinarrizko eskubideen gutunak 10. artikuluan dio: 

"Pertsona orok du pentsamendu-askatasuna, kontzientzia-askatasuna eta erlijio-askatasuna izateko eskubidea. Eskubide horrek norbere erlijioa edo sinesmenak aldatzeko eskubidea dakar, baita bakoitzak, bakarka nahiz taldeka, publikoan nahiz pribatuan, kultuaren bidez, irakaskuntzaren bidez, jarduerak eta erritoak betez, bere erlijioa edo sinesmenak azaltzeko ere. "

Menu beganoa eskaintzeko erabakia ezin da ikastetxe publiko zein kontzertatu bakoitzaren borondate onaren esku utzi, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak aitortutako eta araututako haurren eta familien eskubide bat izan behar du.

"Bizkaiako CGT-LKN sindikatuko Hezkuntzako langileen sail sindikaletik Euskal Herrian eta estatuan, FEUMVE elkartearen bidez, ikastetxe publiko zein kontzertatu guztietako jantokietan haur beganoentzako menu bereizi eta egoki baten alde burutzen ari den borroka babesten eta bultzatzen ari dira"

"Haurren eskubideei buruzko konbentzioak 2. artikuluan dio: “Eskubideak haur guztiei aplikatu behar zaizkie inolako bereizketarik egin gabe eta haurren edo gurasoen arraza, kolorea, sexua,hizkuntza, erlijioa, etnia- edo gizarte-jatorria, iritzia, maila ekonomikoa, ezintasun fisikoak, edo bestelako edozein ezaugarri kontuan izan gabe. Estatuak edozein bereizkeriaren aurrean haurra defendatzeko neurriak hartuko ditu".

Haurrek jasaten duten diskriminazio hau geldiarazteko FEUMVE (Familias por Un Menu Vegano Escolar) elkartea sortu da eta dagoeneko mugimendua Espainiako Estatuaren beste erkidegoetara eta lurraldeetara zabaldu da. Gizartea sentsibilizatzeko  hiru hilabetetan 2000 ikustalditik gora izan dituen film labur bat prestatu dute: ¿Quieres cambiar la película?.

FEUMVE elkartea, ikastetxe guztietan aukera beganoak lortzeko sortu da. Beganoa izatea pertsona bakoitzaren etikari eta moralari lotuta doan eskubide bat dela diote. Beganismoa animalarenganako, eta gizartearenganako zein lurrarenganako errespetuan oinarritutako bizimodu bat da. Ikastetxeak eta ikastolak inklusiboak izan behar dira eta aukera hau errespetatu behar dute. Badira beganoak izateagatik bullying-a  jasan duten haurrak.  FEUMVEk dioenez aniztasuna eskola eta ikastola guztietan errespetatu behar da, jangeletan barne.

Bizkaiako CGT-LKN sindikatuko Hezkuntzako langileen sail sindikaletik Euskal Herrian eta estatuan, FEUMVE elkartearen bidez, ikastetxe publiko zein kontzertatu guztietako jantokietan haur beganoentzako menu bereizi eta egoki baten alde burutzen ari den borroka babesten eta bultzatzen ari dira: Hezkuntza Sailean adierazpen bat aurkeztu dute, ekimenari euskal hezkuntza komunitatean oihartzuna ematen laguntzen ari dira eta eskaera honen aldeko sinadura bilketan buru belarri dabiltza.

Noelia Estraviz.
FEUMVEko lehendakaria.

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


2025-08-18 | Behe Banda
Autosalaketa

Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-30 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Gehiago

Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Eguneraketa berriak daude