Mediterraneo itsasoan hildako migratzaileak omendu ditu Mugak Zabalduz karabanak

  • Europako mugen militarizazioa, portuen itxiera eta Europar Batasuneko politika "xenofoboak" Italia osotik bederatzi egunez salatzen ibili ondoren, Roma ondoko Civitavecchian hartu zuen domekan, hilaren 22an, Mugak Zabalduz karabanak etxera bueltatzeko ferrya. Horretan, Mediterraneo itsasoan hildako migratzaileak oroitzeko ekitaldia egin zuten ekintzaileek. Bartzelonara heldutakoan, gainera, harrera beroa egin zieten karabanan ibilitakoei.


2018ko uztailaren 27an - 09:10
Argazkia: hiruka.eus
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Zenbait argazki eta bideo

 

Albiste hau hiruka.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ongi Etorri Errefuxiatuak
Eguneraketa berriak daude