Berandu, beti berandu, baina azkenik Osakidetzako II Euskara Planaren ebaluaketa amaitutzat jo dute. Ez dute badaezpada argitara eman, ez plazara atera, ez mundura jalgi. Jendaurrean biluztea, norberaren lotsak erakustea, ez baita ona; ahal bada hobe barruan gordetzea, Osakidetzako paradisuaren itzalean. Elhuyarren eta Euskara Zerbitzuaren arteko elkarlanaren emaitza da ebaluaketa. Boterearen aginte zurrunari aurre egitearen beldurrez, jakinduriari uko eginez, ez diote jaramonik egin sugeak esandakoari eta ez dute sagar ale goxorik jan. Aitzitik, biluzik eta euren buruak jantzi gabe, fruitu mingotsa besterik ez dute jaso, morrontza eta ezjakintasunaren uzta.
Besteak beste, historia klinikoa euskaraz egiteko erronka aipatu dute eta, beti bezala, paziente eta mediku euskaldunak erruarekin zamatu, euren arteko harremanak (batez ere idatzikoak) euskaraz izanez gero segurtasuna kolokan jar dezaketela adieraziz. Zer pentsatuko luke feminista batek bere segurtasuna bermatzearren etxean gera dadila esango bagenio? Arropak arduraz eta ez nolanahi aukeratzeko gomendatuko bagenio, bortxa ez dezaten?
"Pandemiak ondo erakutsi digu teknologia bidezko zerbitzua ez dela medikuntza, jendeak aukeran nahiago duela aurrez aurreko arreta, bere hizkuntzan"
Gezurra da Elhuyarrek, Euskara Zerbitzuak eta IXA taldeak diotena: medikuok euskaraz eta gaztelaniaz idazten dugula paziente baten ebolutiboa, alegia. Nik behintzat pazientearen arabera idazten dut: euskaraz euskalduna bada eta gazteleraz erdalduna bada, ez ele bietan. Izan ere historia klinikoak horrela izan behar luke: pazientearen araberakoa. Hanka sartze galanta, uste badute itzultzaile automatikoak (UEU eta EHUren gerizpean) egoera konponduko duela. Pandemiak ondo erakutsi digu teknologia bidezko zerbitzua ez dela medikuntza, jendeak aukeran nahiago duela aurrez aurreko arreta, bere hizkuntzan. Ebolutiboak "profesional bakoitzak nahiago duen hizkuntzan" (sic) baino gehiago, pazientearen lehentasunezko hizkuntzan egon beharko lirateke. Horretarako, arreta bere osotasunean euskaraz bermatzeko eta aldi berean euskaraz lan egiteko, euskararen ibilbideak edo zirkuituak proposatu genituen. Arretaren normalizazioa ahalbidetzeko, ebidentzian oinarriturikoa eta protokolizatua, eta ez inondik inora itzultzaile automatiko baten plazeboa. Ez dakite medikuntza zer den, ezta osasun arretaren helburuak eta oinarriak zeintzuk diren ere. Ez dute irakurri, antza, mundu osoan zehar hizkuntza eta osasuna uztartzen dituen literatura oparoa. Ez omen dakite itzultzaile automatikoak ez direla onargarriak. Eskaintza aktiboa, zirkuituak edo historia klinikoa aipatzen dituzte zer diren jakin gabe.
Hau guztia azaltzen saiatu gara azken urteetan, artikulu eta argitalpenen bitartez, bai hedabideetan bai maila akademikoan, unibertsitatearen udako ikastaroetan eta hizkuntza eta osasuna lantzen duen graduondokoan. Alferrik. Ez dugu ezer ikasi. Neronek idatziak dira graduondoko horren justifikazio memoria, bibliografia guztia eta modulu oso bat. Jakinda Osakidetzako euskara teknikari, Elhuyar, IXA taldea, UEU eta EHUko adituentzat euskaraz jardutea arriskutsua dela, ez dut gehiago parte hartuko horrelako ekimenetan. Ezin dut mezu zital eta anker hori berretsi.
Ebak ez zeukan errurik. Aldiz, arrazoia zeukan: ezagutzaren eta askatasunaren fruitua lehenetsi zuen, sugeak eskainitako sagarra, morrontzari eta ezjakintasunari uko eginez. Bere gogoa jantzi zuen. Horrenbestez, otoi Asklepio, Higea eta Panazea, arren: indarra, kemena eta ezagutza eman iezazkiguzue, ikertu, ikasi eta pazienteen alde jardun dezagun. Morrontzaren paradisutik kanpo, bizitzan, heriotzan eta zaintzan, sugea izan dadila gure bidelaguna. Ezagutza eta jardun onaren fruitua jaso dezagun.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.
Komunikabideetan... [+]
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]