Biziki ernegatzen nauen kontua da nola mintzo ohi zaion sendagile zenbait pazienteari. Minaz mintzo zaizkigu umeak bagina bezala. Dagoneko giltzurrun bi transplante egin dizkidatenez gero, badakit zertaz ari naizen: besteak beste, tutu bat zakilaren barnean jarri didate bietan. Anestesiaren eraginez, nola sartu zidaten ez nuen sentitu, baina ateratzeko tenorean, beldur nintzen, doike. Antza, ebakuntza egiten zidatelarik gernu-ihesak saihesteko zakilaren barnean tutu txiki bat sartu zidaten eta, ezin betiko utzi hor, erauzi behar zidaten.
Ea minik izanen nuen galdetu nion urologo gazteari: “Minik ez, molestia pixka bat”, ihardetsi zidan urologoak, bata zuriaren poltsikotik idazluma bat ateratzen zuelarik, bere eleak indartzeko edo, zeren ez zuen une horretan deusik idatzi beharrik.
Eskarmentuak erakutsi dit molestia hitza sendagileek darabilten eufemismo bat dela, ihesbide aizun bat sendagileen ahotik aise jalgi egiten dena min hitzaren gordina saihestek
Eskarmentuak erakutsi dit molestia hitza sendagileek darabilten eufemismo bat dela, ihesbide aizun bat sendagileen ahotik aise jalgi egiten dena min hitzaren gordina saihesteko. Zeren eta mina norberarena baizik ez da eta, beraz, urologo horrek ez badu sekula sentitu zer den tutu hori sartzea eta ateratzea bere zakilaren barrurantz eta kanporantz, ez luke esan beharko deusik ere, berak ez dakielako zer sentitzen den eta noraino den min jasanezina, min akutua, min jasangaitza edo eragozpen bat, traba txiki bat –molestia bat– baino ez.
Setatia naizenez gero, –edo nahiago izatera, tematia, burugogorra– bigarren galdera bat egin nion eragin behar zidan mina aurreikusi nahian, ene burua hobeki prestatzeko edo: “1etik 10era, zenbateko mina?”. Urologoak “bost” erantzun zuen, gehiegi pentsatu ere, eskuan darabilen idazluma altxatzen zuelarik, horrekin bere hitza indartu nahian edo. Lamy idazluma darabil, alemana, xaloa. Agian, beste Lamy bat, dotoreagoa, ematen ahal diot opari.
Eta heldu unea, urologoak orratz baten moduko tresna eskuan dakarrelarik –ez, ez da idazluma–. Azaldu dit puxika bat dudala tutuaren barruko aldean tutua berez atera ez dadin, eta anestesia jarriko didatela; beste tutu txiki bat sartu eta puxika hustuta, aterako dela tutua. Aise esan du. Zenbateko minaren emaitza, “bosta”, oso nota baxua iruditu zaidan pairatu dudan oinazerako; hamaika ikusteko jaioak gara, ez bost. Egia da ez dela oso luzea izan, baina eragin didan sufrikarioa ez diot inori desira.
Urologoari ez diot idazluma bat emanen opari, ezta hurrik eman ere.
Datorren astelehenean, hitzordua.
Josu Jimenez Maia, idazlea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.
Aurten,... [+]
Zenbat min jasan dezake bihotz batek?
Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?
Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.
Jolasa bukatzea... [+]