"Azkenean bertsoak jarriko dizkizute", zaharrek egiten zuten ohartarazpena egia suertatu da Gipuzkoako Matxinbentan. Abenduan gertatutako luizi bati udalak konponbiderik jartzen ez diola-eta, baserritar batek bertsotan salatu du bere egoera, sare sozialetan oihartzuna lortuz.
Otsail honen 6an Azpeitiako Uztarria kazetak eman zuen berria. Aurreko abenduaren 12an lur jausia gertatu zen Matxinbentatik Zegaia [Zeariaga irakurri dugu Diario Vasco-n] baserrira doan bidean, eta ordutik ibilgailuak baserrira iritsi ezinda dabiltza. "Egoera ikusita –zioen kazetak– ezkioar batek bertsoak jarri dizkio Ezkioko Udalari azalpenak eskatuz; izan ere, oraindik ez dute baserri bidea txukundu. Bi bizitzako baserria da Zegaia, eta baserria Ezkio-Itsasoko (Gipuzkoa) lurretan badago ere, Azpeitiko bizilagunak dira bi baserriak erabiltzen dituztenak". Baina bertsoak jartzeaz gain, antigoalean bertso-peperetan egiten zen gisan, oraingoan bideo batean grabatu ere zituen baserritarrak.
Eta bideoak bere bidea egin du...
Prentsari ohar bat bidalita baino dotoreago, bertso eta irudiekin.https://t.co/IlLOEKQXpN
Bigarren maila...lehena...
Kategoria baserritar honena! #bejondeiola #matxnbenta #ezkio
— jon garmendia (@txuriya) February 9, 2021
Watsappez asko zabaldu den bideoak irudietan erakusten du zein egoeratan geratu den baserrira iristeko bide bakarra eta zer nolako lanak egin behar dituzten aita-semeek hango ukuiluan dauzkaten aziendentzako pentsu eta gainerakoak eramateko, tarte batzuetan zamak bizkarka hartuta eta beste batzuetan karretila ("kastillanuen gurdia" deitzen dio baserritarrak) erabiliz, bata bultzaka eta bestea sokatik tiraka. Bertsoetan aipatzen da baserriak bi etxebizita dituela, familian gurasoek 13 seme-alaba hazi zituztela, eta egileak protesta egiten du Ezkioko udalak soluziobiderik eman ez dielako.
Aipatu behar da, gauza bitxia baita, lurrez Urola bailaran Nuarbe eta Azpeitiatik hurbilago dagoen Matxinbenta auzoa legez Ezkio-Itsasoko udalaren zati dela, tartean Mandubia gaina eta mendia dauzkatela.
Euskadi Irratiaren Faktoria magazinean otsailaren 9an elkarrizketatu dute luiziak etxerainoko bidea moztu dion baserritarra eta bertsoen egilea dena, Xabier Urbistondo. Harritu samar mintzatu da bideoak lortutako oihartzunagatik, nahiz eta hitzetan nabari zaion edozein bertsolari txukunek bezala ezagutzen dituela kantuz entzuleak emozionatzeko mekanismoak. Helburua lortu du, antza, eta otsailaren 10erako dauka hitzordua Ezkio-Itsasoko kudalean Xabier Urbistondok.
Xenpelar Dokumentazio Zentroak dokumentazio bilketan sakontzeko aurrerapausoak eman ditu: Bertsozale Elkarteko egitasmoen bilketa prozesuak berrikusi dira eta tokian tokiko eragileekin harremanetan jarrita, eremu horretako jarduna aztertu eta hobekuntzak bideratu... [+]
Ekainaren 12an, 64 urte zituela hil zen Tomasita Quiala Kubako izar handia. Azkeneko aldiz, 2018an etorri zen Tomasita Quiala repentista Euskal Herrira, Bertsozale Elkarteak antolatutako inprobisazioaren nazioarteko topaketa batzuen bidez. Dena hartzen zuen gogoan eta denari... [+]
“Urrats kuantitatibo eta kualitatiboa” eman du antolakuntzak, finala lekuz aldatuko du, inoizko finalik “handiena” egiteko. Zortzi saiok osatuko dute txapelketa. Sarrerak udazkenean jarriko dituzte salgai.
Lau urtero hiru txapelketa jokatzen ari da Oihana Bartra Arenas azken hogei urteetan. Bertsolaritza lehia baino gehiago dela jakitun da, baina lehia uzteak ekar lezakeen amildegiak beldurra ematen dio.
Bertsozalea zen, eta hamarkada luzeetan aritu da bertsoaren plazako zereginetan: epaile eta gai-jartzaile lanetan, saio antolaketetan eta Bertsularien Lagunak elkartearen betebeharretan ere bai. Euskaltzain urgazle izendatua izan zen 1967an, eta ohorezko 2014an.
Señora Sariketaren V. edizioa izan da 2025ekoa, benetan berezia: aurtengo bertsolari parte-hartzaileak plazak utziak zituzten andre eta genero disidenteak izan dira. Binaka egin dute plazara itzulera, saioetarako giro goxo eta xamurra lagun.
Hamahiru urtean lehen aldiz, finalaren kokagunea aldatu du txapelketak, arrazoi koiunturalak medio: Bilbao Arenatik Casillara. Azken bi txapelketetako txapeldunak, Nerea Ibarzabalek, ez du parte hartuko aurtengo edizioan.
Iruñean eginen da lehen saioa, maiatzaren 23an, eta Jauntsaratsen bigarrena, maiatzaren 30ean. 12 bertsolarik hartuko dute parte, aurreko txapelketan aritu ez zirenak. Horietatik, sei sailkatuko dira urrian hasiko den txapelketara.
Hamabi bertsoko sorta dotorea jarri du pilotariak, galtzeari eta irabazteari buruz. Inspirazioa 2024an Larrun aldizkarirako egindako mahai-inguruak piztu zion, Jokin Altunarekin gai horri buruz aritu baitzen gogoetan. Bertso sorta musikatuta entzun daiteke Bertso Ikasgela... [+]
Martxoak 14an Itsasuko (Lapurdi) Goxoki Gaztetxean hasitako sei saioko ibilbideak maiatzaren 3an izan du finala Gernikako gaztetxe okupatu berrrian. Egurre Gazte asanbladaren laguntzaz egun osoko egitaraua izan zen larunbatean. Finaleko bigarren fasera, Maddi Aiestaran eta... [+]
Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]