Maskararen erabilpena orokortzeko gomendioak biderkatuz doaz

  • Maskara kirurgikoak eta medikalak lehentasunez osasun arloko langileetara bideratu behar direla erranda ere, babes material honen erabilpena orokortzeko beharra ikusten du Munduko Osasun Erakundeak (MOE), aire bidezko transmisioak mugatzeko. Dioenaz, etxean norberak egindakoak ere lagun dezake. MOEren gisara, beste hainbat aditu eta gobernu ere dabiltza kontseilua entzunarazten.


2020ko apirilaren 04an - 11:35

Munduko Osasun Erakundeko goi-kargudun baten erranei segi, milioi bat pertsonak dute COVID-19 birusa aire bidezko transmisioz atzeman eta hauetan dagoeneko 60.000k dute bizia galdu. Hori horrela, maskaren erabilpena orokortzeko aholkua bideratu du apirilaren 3an erakunde honek, kutsatze bide hau oztopatzeko xedez.

Mezu bera errepikatzen dabiltza azken egunetan izurriteaz gogorki hunkiak diren herrietako adituak. Demagun, AEBak eta Espainiako Estatua. Baina oraingoz aholku soila gelditzen da eta ez dute beharturik. Apirilaren 4 honetan, Frantziako Medikuntza Akademiak agiri bidez eskatu du maskararen erabilpena derrigortzea.

Maskara derrigorturik hainbat herrietan

Txekiako Errepublika, Eslovakia, Austria eta Eslovenia herriek dute maskararen erabilpena beharturik. “Ez da gure kulturan baina bide horretatik iritsi dira Asiako herriak egunka kutsatu kasu bakar batzuk ukatera”, azalpena eman zuen martxoaren 30ean Sebastian Kurz Austriako kantzilerrak. Kantzilerrak argitu du herritarrek eraman beharreko maskak ez direla osasungintzako langileek daramatzatenak bezain babesgarriak, baina laguntzen dutela kutsaduraren hedatzea eragozteko.

Egia da Asiako herrietan maskararen erabilpena orokortu dutela eta horrek ukan dituela emaitza baikorrak, kutsatzeak mugatzeko bidean. Hautu politiko argiak izan dira, usu neurri politikoekin gauzaturikoak. Demagun, Japonian, gobernuak maskara berrerabilgarriak banatu ditu herritarrei, bina etxeka. 100 milioi maskara beraz, asko bada ere, kritikatua ere da gobernua, etxebizitzetan gehienetan bi pertsona baino gehiago daudelako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude