Martxoaren hasieran ezagutaraziko dute Altsasuko auziko behin betiko epaia

  • Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoko magistratuek erabakia hartu dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko otsailaren 19an - 08:24

Auzitegi Nazionalak hartu du erabakia. Martxoaren hasieran jakinaraziko dute Altsasuko auziko behin betiko epaia. Urtarrilaren 23an egin zuten apelazio aretoan auziko epaia berrikusteko auzi saioa, defentsak nahiz fiskalak helegiteak aurkeztu baitzituzten auzitegi horrek ahozko epaiketan emandako ebazpenaren aurka. Ekainaren 1an zigortu zituen Altsasuko zortzi gazteak; denera, 79 urtera. Bi urtera zigortu zuten bat, eta bederatzi eta hamahiru urte arteko kondena jaso zuten gainerakoek, 2016an koska tabernan bi guardia zibil eta beren bikotekideekin izandako liskarrean parte hartu izana leporatuta.

Jose Ramon Navarro, Enrique Lopez eta Eloy Velasco magistratuek osatzen dute apleazioa aretoa. Iturri juridikoek Europa Pressi baieztatu diotenez, magistratuek erabaki bat hartu, eta arrazoiketa adostu dute. Jose Ramon Navarro, Auzitegi Nazionaleko presidentea, da txostengilea. Txotena idazten ari dira orain, eta diotenez, bi astetan egina izan dezakete.

Auzitegi Nazionalek emango duen epaiari Auzitegi Gorenean aurkeztu dakioke soilik helegitea.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
Altsasu antzezlana ikusi dute Madrilen, Vox-en boikotaren gainetik

Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.


2022-01-19 | ARGIA
Altsasuko gazteen eskakizuna atzera bota du Estrasburgoko Auzitegiak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.


2021-11-10 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak dio Altsasu auziko Guardia Zibilaren tenientea ez dela terrorismoaren biktima

Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.


Eguneraketa berriak daude