Martxoaren 8aren harira, lau eguneko egitaraua osatu du Bilboko mugimendu feministak

  • Martxoaren 5etik 8ra arte hartuko ditu Bilboko kaleak mugimendu feministak. Antikapitalismoa, antiarrazakeria eta gorputzak eta sexualitateak gaiak ardatz hartuta, hainbat ekintza burutuko dituzte.

(Argazkia: Ecuador Etxea)

2020ko otsailaren 27an - 10:48
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Martxoaren 8ari begira Euskal Herriko mugimendu feministak agerraldia egin zuen otsailaren 18an Iruñean, eta bertan egindako irakurketaren ildo beretik tiraka ari dira tokian tokiko feministak Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna prestatzen. Bilboko mugimendu feministak asteazkenean aurkeztu du landutako egitaraua, Zirika! herri gunean. Lau egunez mobilizatzera deitu dute, martxoaren 5etik 8ra arte. “Aurten berriro ere Bilboko kaleak beteko ditugu, eta ozen eta argi esango dugu: jendarte eredu hau bizigaitza dela pertsona gehienontzat, batez ere emakume eta genero disidenteontzat, eta jasanezina planetarentzat”, adierazi dute Bego Beraza eta Julia Marti bozeramaileek.

Antolatu indarrak, batu borroka feministara da aurtengo martxoaren 8ko leloa, eta leloak berak ulertzera ematen duenez, borrokara eta antolakuntzara deia egin nahi da. “Neoliberalismoak hain eragin handia duen mundu honetan, indibidualismo basati eta atomizatua sustatzen duen mundu honetan, komunitate feminista konprometitua eraiki behar dugu, sare sozialek eragiten duten pasibotasuna gaindituz. Kaleetan eta talde, kolektibo eta asanbladetako antolakuntza feministaren bidez ere presioa egin behar dugu”, adierazi du mugimenduak. Ildo horretan, aldarrikapen zehatza egingo du Bilboko mugimendu feministak aurten: Emakumeen Etxea martxan jartzea. Eskariak zuzenean dago lotua antolakuntza beharrarekin, Emakumeen Etxea horretarako bitartekoa izango bailitzateke.

Lau eguneko egitaraua hiru ardatzen bueltan osatu dute: antiarrazakeria, antikapitalismoa eta gorputzak eta sexualitateak. Martxoaren 5ean, osteguna, justizia patriarkala salatzeko ekintza egingo dute epaitegien parean, 18:30ean. Martxoaren 6an, arrazakeria izango dute jo puntu: goizez, 11:00etan, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren Atzerritarren bulegoen parean mobilizatzera dei egin dute, “gure feminismoa antiarrazista” dela aldarrikatzeko; iluntzeko 19:45etan, bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean eserialdia egingo dute. Martxoaren 7an Kale Nagusia hartuko dute 19:00etatik aurrera, feminismo antikapitalista aldarrikatzeko; beltzez jantzita, diskurtso feminista kontsumogai bilakatzen dituzten saltokiak seinalatuko dituzte. Egun berean, gauez, manifestazioa egingo dute Arriagatik abiatuta, kaleak emakumeenak direla eta hartu egingo dituztela aldarrikatzeko. Egun handia, baina, martxoaren 8a izango da; “Bilbo gurea izango da egun osoz”, azpimarratu dute. Data hori borroka eguna dela eta feministak antolatuta daudela adierazi asmoz, kaleak egun guztian zehar hartzea da asmoa; mobilizazio nagusia, baina, 13:00etan egingo da Jesusen Bihotzetik abiatuta. Arratsaldean beste manifestazio bat egingo da San Frantzisko auzoraino, emakumeen etxea bertan jartzea eskatzen baita.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
2025-10-13 | ARGIA
Euskal Udalekuen harira hemeretzi salaketa egin dituzte, exhibizionismoa eta derrigortzea leporatuta

Bernedoko Euskal Udalekuetako hainbat familiak hemeretzi salaketa jarri dituzte Ertzaintzan. Horietako bat sexu erasoen delitu batekin dago lotuta, eta besteak exhibizionismoarekin eta derrigortze delituekin. Emakundek hiru kexa jaso ditu.


2025-10-13 | Behe Banda
Barra warroak
Ezin du berezkoa izan

Ez dut gogoratzen hondartzan izan nintzen lehen aldia. Gogoan dudan lehen irudian, bolantedun bainujantzi bat jantzita karramarro bati ihesean nabil. Badakit, txikia nintzenean, hareaz arrautzaztatutako kroketa baten antza izaten nuela, nire ipurdi zuri-zuria bistan, gero... [+]


2025-10-08 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Trumpen bake-plana Bernedorako

1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.

2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]


Etxe Betea
Emakume zinemagileentzako egoitza artistikoaren arrakasta Bilbon

Emakume zinemagileentzako egoitza artistikoa da Etxe Betea eta Bilboko erdigunean sortu zen 2022an, Gariza Films ekoiztetxe feministaren eskutik. Ordutik, lau egoitzaren bidez –Gela bat norberarena, Elkarrekin Sortzen, A Shelter of One’s Own eta Two Weeks... [+]


Euskal Udalekuetako hezitzaileek berretsi dute ez dutela "eraso salaketarik" jaso, eta “difamazioa” gaitzetsi dute

Euskal Udalekuetako hezitzaileek agerraldi jendetsua egin dute ostiralean. Azaldu dute edozein eraso “erabat” gaitzesten dutela eta prest agertu dira, beren artean erasotzailerik balego, “neurriak hartzeko”. 


2025-10-03 | ARGIA
Euskal udalekuen aurka eskuinak abiatutako lintxamendua salatu du mugimendu transfeministak

Mugimendu transfeministaren ustez, Bernedoko udalekuen inguruko gezurrak hedatu dituzte eskuin muturrak eta sektore erreakzionarioek. “Lintxamendu kanpaina” eta “eraso antolatua” olatu erreakzionario orokorrago baten markoan kokatu dituzte. Sexu-genero... [+]


Rakel Mateo
"Ez dut saiatu ez izanaz damutu nahi"

Ideia bat argi duenean, oztopoak oztopo aurrera doa Rakel Mateo triatleta (Mungia, Bizkaia, 1975). 2001ean lan istripu bat izan ostean, ezkerreko hanka txikituta geratu zitzaion. Horren ondorioz, kirol egokitua deskubritu zuen eta hiru Paralinpiar Jokotan parte hartu du. 


2025-09-26 | Leire Artola Arin
Bernedoko udalekuetako hezitzaileen aurkako difamazioa eta mezu transfoboak gaitzetsi dituzte

Bernedoko hezitzaileen aurkako salaketa publikoak zabaldu dira azken asteetan, besteak beste, nerabeak dutxa mistoak izatera "behartzeagatik". Hezitzaileek gezurtatu egin dute halakorik zein gazteekiko tratu okerrik, eta gaitzetsi dute "mezu transfoboak zabaltzeko... [+]


Esterilizazioa atzo, gurasotasun azterketa gaur: arrazismo instituzionala danimarkan

Danimarkaren menpe segitzen duen Groenlandiako biztanleriaren %88 da inuita, eta beraien hizkuntzan eta kulturan aitzina egite hutsa dute eguneroko desafio. Zuriek kolonizatu zituzten eta gaur egun egoerak bere horretan segitzen du: zurien begietatik bideratuta dagoen... [+]


2025-09-17 | ARGIA
Egitarau oparoarekin dator aurtengo Baterajotzea

Urriaren 31tik azaroaren 2ra Baterajotzea izango da Zaldibarren, Euskal Herriko Gazte Feministek antolatuta. Egitaraua aurkeztu dute, eta izen ematea ireki.


Gorputz hotsak
"Pertsona asko, diagnostikorik gabe daudenez, bizitza kalitatea galtzen ari dira"

Jatorra, alaia eta positiboa da Sara Mirones (Bilbo, 1997). Pandemian mastozitosia izeneko gaixotasun arraro bat diagnostikatu zioten. Ordutik, Maratón de Lunares kanpaina abiatu du gaixotasuna ikusarazteko, gizartea kontzientziatzeko eta ikerketarako dirua biltzeko... [+]


Onintza Enbeita eta Feli Madariaga, lurrari lotutako bi emakume
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori,... [+]


2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
"Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko"

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


Eguneraketa berriak daude