Martxoaren 15ean Klimaren aldeko greba: Lizeoko ikasleak elkarrekin orain, bihar bizitzeko

  • Bioaniztasuna kolpez erortzen ari da, klimarekin lotuak diren hondamendiak gero eta gehiago gertatzen dira, milioika pertsona beste lurralde batzuetara migratzera behartuak dira… Jendartea bere galerara buruz doa lasterka. Duela 50 urte pasa zientifikoek abisua eman ziguten hurbil dugun lehertzeaz baina arazo klimatikoak ondoko belaunaldiak bakarrik hunkituko balitu bezala jokatzen segitzen dugu.


2019ko otsailaren 20an - 10:36

Mundu honetako boteretsuek, botere publikoek, garapenaren aldeko lasterketa jarraitzen dute eta seigarren desagertze masiboaren aitzinean deus egin gabe segitzen dute. Greta Thunberg-en hitzak adierazgarriak dira: "Gure buruzagiak haurrak bezala ari direnez gero, behartuak gara haiek duela aspaldi hartua ukan behar zuten arduraren hartzerat". 16 urteko Suediar gazte honek, agorriletik ostiralero eskola greba darama, horren bidez argi uzteko bere etorkizuna prestatzeko gunea eskolak behar izan lukeela, baina ber denboran, etorkizuna zalantzan dela, hura saihesteko mediorik hartu gabe uzten dugun klima nahasmenarengatik.

Gretaren hitzek bat egiten dute azken txosten zientifikoekin. Txosten horiek, noski kezkagarriak dira, beroketa klimatiko globala mugatu behar dugu +1,5°C eta +2°C-en artean, eta goratze horrek jadanik jendartearen bizi-baldintzetan eragin handi-handiak ukanen ditu, baina oraino garaiz gara txarrena saihesteko eta hartua dugun +3 edo +4°Cko igotzera buruz ziztu bizian ez joateko. Hala ere gure jendartearen ibilmoldearen aldaketa masibo eta aurrekaririk gabekoa kolektiboki bultzatu beharko dugu.

Suedian iragan diren lehen eskolen grebetatik, gazte anitz herri ezberdinetan greban sartu dira ere. Australiatik Estatu Batuetara, mobilizazioak Europan ere gauzatzen dira manifestaldi handi batzuekin, bereziki Belgikan eta Suitzan, 30 000 lizeoko ikasle Bildu baitira bertan.

Frantses Estatuan, uda honetarik, nahasmendu klimatikoaren ondorio ikusgarrien, eta Nicolas Hulot-ren kargu-uztearen ondorioz, klimaren aldeko mobilizazioa gorantz joan da. Herritar mugimenduak sortu dira, klimatologoak gero eta gehiago engaiatzen dira beren hitzaldietan eta 2 milioi pasa pertsonak sustengatzen duten prozedura bat abiatu da Estatuaren kontra salaketa ezartzeko, azken hau aldaketa klimatikoaren aurrean geldirik baitago.

"Zertako egin ikasketak, laster izanen ez den etorkizun baterako, nehork ez duelarik deus egiten gero horren salbatzeko?".

Guk, lizeoko ikasleek, badugu gure iritzia emateko gu baino zaharragoak diren gehiengoa geldirik delarik. Gure etorkizuna dago jokoan. Dei bat plazaratu da gazteriaren mugimendu guzi horietarik, martxoaren 15ean, ostiralarekin, klimaren aldeko nazioarteko greba egiteko. Dei horri erantzuna eman behar diogu.

Ikusten ote duzu zeure burua izanen ez den etorkizun baterako ikasketak egiten? Bakoitzak bere heinean parte har dezake, baina helduek, gure eginahalak peko errekarat eramaten badituzte beren abantailen babesteko eta geldirik egonez, gure indarrak alferrikakoak izanen dira. Dolua ere ezinezkoa izanen da. Geldirik egoteak, jendartearen bukaerarantz garamatza, ekin dezagun elkarrekin orain, bihar bizitzeko.

Euskal Herrian Lizeoko ikasle garenok, nazioarteko mobilizazio honetara juntatzera deitzen dugu. Gure etorkizuna defenda dezagun eta mugimendu horretara hurbil gaitezen saldoan, gure buruzagiei mezu indartsu baten luzatzeko. Altxa dezagun Greta Thunberg-ek plazaratu duen desafioa eta antola dezagun eskala handiko gertakari bat gure lurraldean, martxoaren 15eko ostiralez.

Xehetasun gehiago:

E-posta: lyceensclimatpaysbasque@gmail.com

Instagram : fridaysforfuture.paysbasque

Deiaren lehen izenpetzaileak:

Pyrénée BEHOTEGUY, 15 urte, 2garrenea, Cantau lizeoa, Angelu

Louise BOFILS, 17 urte, Term ES, Cantau lizeoa, Angelu

Ombeline CANOVAS, 15 urte, 2garrenea, Etxepare lizeoa, Baiona

Tristan DUVAL, 17 urte, Term S, Louis de Foix lizeoa, Baiona

Iban GARRAT, 18 urte, Term L, Cassin lizeoa, Baiona

Maïder HASTOY, 16 urte, 1. STD2A, Cantau lizeoa, Angelu

Arin HIRIART, 15 urte, 2garrenea, Etxepare lizeoa, Baiona

Elaia INCHAUSPE, 15 urte, 2garrenea, Cantau lizeoa, Angelu

Margot LAMY, 17 urte, Term S, Cassin lizeoa, Baiona

Luzio LIZARRALDE PAPON, 15 urte, 2.garrena, Cassin lizeoa, Baiona

Aimée MASSON, 17 urte, Term STAV, Armand David lizeoa, Hasparren

Malik REMADNA, 17 urte, Term S, Cassin lizeoa, Baiona

Clément RIVERO, 16 urte, 2garrenea, Cassin lizeoa, Baiona

Johan RIVIÈRE, 17 urte, Term S, Cassin lizeoa, Baiona

Maïna RIVIÈRE , 14 urte, 2garrena, Cassin lizeoa, Baiona

Kelly SOUQUIÈRES, 15 urte, 2garrenea, Cassin lizeoa, Baiona

Anouchka VANDEVILLE, 16 urte, 1. L, Cassin lizeoa, Baiona


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte mugimendua
2024-09-13 | Ahotsa.info
Urriaren 12an Tafallan eginen du manifestazioa Ernaik “españolismo eta faxismoaren aurka”

“Españolismoaren eta faxismoaren normalizazioan” Hispanitatearen egunak jokatzen duen papera salatzeko urriaren 12an Tafallan mobilizatuko da Ernai. “Gu, Nafarroako etorkizuna gara, haiek, aldiz, iragana. Faxismoak herri honetan lekurik ez duela argi... [+]


2024-09-09 | ARGIA
Ernaik isunak salatu eta independentzia aldarrikatu du Donostiako manifestazioan

Amaiur Egurrola Ernairen bozeramaileak azaldu du Ernairen aurkako operazioari erantzuteko bildu direla, “baina batez ere gazteria independentista kalean dagoela esateko”. Eusko Jaurlaritzak ia 300.000 euroko isuna ezarri die Ernaiko 133 kideri, Aitor Zelaia eta... [+]


Ibone Alonso eta Aizpea Uranga, Ernaiko kideak
“Gu beldurtu eta zapaltzeko mekanismo bat izan dira isunak”

Ernai Gazte Antolakundeko 133 kideri isunak jarri dizkiete, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratzearen aurka mobilizatzeagatik. 290.500 euro dira guztira, eta diru bilketa bat jarri dute martxan, herriak ere ekarpenen bat egin dezan. Ibone Alonso eta Aizpea Uranga... [+]


2024-08-14 | Kanaldude
EuskarAbentura: gazteen paregabeko espedizioa

Joan den uztailean, hilabete batez, 127 gaztek 400 kilometroko espedizioa oinez egin dute Euskal Herrian gaindi. Abenturazale haiek Jzioquitarrak deitzen dira eta 30 egunez, 27 herri bisitatu eta hainbat euskal eragile ezagutu dituzte. Aurten, EuskarAbenturako helburuak aise... [+]


Zestoako Gaztetxearen desalojoa geratzea lortu dute

Uztailaren 19an, 8:00etan zegoen gaztetxea husteko agindua emanda. Momentuz, lortu dute desalojoa atzera botatzea. Zestoako Gazte Asanbladak Bilboko Aresti Zentro Sozialistaren desaloa jasan zutenei elkartasun osoa adierazi die.


2024-06-24 | Ahotsa.info
Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen topaketa, urriaren 19an Leitzan

Autogestio espazio "irekiak, asanblearioak eta horizontalak" eraiki nahi dituzten gaztez osaturiko gaztetxe eta gazte asanbladak antolatutako jardunaldiek gaur egun atomizatua eta polarizatua dagoen esparru batean eragin nahi dute.

 


2024-06-04 | Euskal Irratiak
Gaztetxe berriko gakoak eskuratu ditu Ttattolak Hazparnen

Isabelle Pargade Hazparneko auzapezak ofizialki eman dizkio Ttattola gaztetxeari lokal berriaren gakoak. Bien arteko negoziaketa luze batzuen ondorio da.


Ia 300.000 euro eskatu dizkio Ernairi isunetan Jaurlaritzak: “Orain arte jasandako erasorik larriena da”

"Ernai ekonomikoki itotzen eta politikoki deuseztatzen" saiatzea leporatu dio gazte antolakundeak Jaurlaritzari ostegun goizean Bilbon egindako agerraldi jendetsuan. Jakinarazi dutenez, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratze agindua salatzeko Bilbon eta... [+]


Zestoako gaztetxea husteko agindua eman du epaileak

Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.

 


Bi gazte epaitu dituzte asteazkenean Zestoako gaztetxearen okupazioagatik

Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


Zarauzko gaztetxean lapurreta egin dutela salatu dute

Kontzertuetarako materiala eta baliozko tresnak eraman dituzte.


Eguneraketa berriak daude