Euskal Herriko leku askotan egingo dira manifestazioak, zaintza eredua eraldatzeko beharra aldarrikatzeko.
Batetik, zaintza eredua eraldatu beharra aldarrikatuko du Euskal Herriko Mugimendu Feministak gaur, Martxoaren 8ko mobilizazioetan. Euskal Herriko auzo, herri eta hiriburu gehienetan egingo dituzte manifestazioak, eta kaleak hartzeko eta batzeko deia egin dute.
Bestetik, Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak Euskal Herriko 25 herritan egingo ditu mobilizazioak, Emakume langileok askatzeko, sozialismoa eraiki! lelopean.
Hainbat deialdi jarraian
Araba
Bizkaia
Gipuzkoa
Lapurdi
Nafarroa