Marseillako bi emakumeen hilketa bere gain hartu du ISISek

  • ISISek agiri baten bidez bereganatu du Marseillako Saint-Charles tren geltokiaren inguruan bi emakume hil dituen erasoaren ardura. Gizon batek labanez eraso zien bi emakumeei igandean, arratsaldeko ordubiak aldera; lekukoen arabera, erasotzaileak "Allahu Akbar" (Ala handia da) oihukatu zuen.


2017ko urriaren 2an - 14:17
Poliziak, erasoa izandako lekuan. (Arg.: Claude Paris / AP)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Emakume bati lepoa ebaki eta besteari labana urdailean sartu zion hiltzaileak. Azkenik, inguruan zebilen soldadu batek hil zuen tiroz; nonbait, soldaduari ere eraso zion, emakumeak hil eta gero. Erasotzailea, bakarrik zegen 30 urte inguruko gizona, "Estatu Islamikoko soldadua" dela adierazi du ISISek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Estatu Islamikoa
2022ko otsailaren 22
Salah

2021eko otsailaren 3
Siriako kurduen erronka zaila
Zer egin ISISeko milaka kide ohiekin?

2020ko abenduaren 9
Ersin Çelic eta Diyar Hesso zinema zuzendariak
"Turkiarentzat krimena da pelikula hau existitze hutsa"

Eguneraketa berriak daude