Marielle Franco feminista eta giza eskubideen aldeko ekintzailea hil dute Rio de Janeiron

  • Asteazken gauean Brasilgo Rio de Jaineiroko erdigunetik auto batean zihoala, tiroz hil dute Marielle Franco, hiri hartako zinegotzia eta giza eskubideen aldeko ekintzailea.


2018ko martxoaren 15an - 16:03

Francok, Partido Socialismo y Libertad alderdikoa, 38 urte zituen eta Brasilgo Gobernuak Rio de Janeiron izan duen esku hartze militarra gogor kritikatzeagatik nabarmendu zen; hain justu, hiri hartako Maré favela txiroan jaioa zen. 2016ko Olinpiar Jokoez geroztik sorturiko protesten ondorioz poliziaren eta bestelako taldeen biolentzia etengabea jasan dute herritarrek Rio de Janeiroko toki askotan eta Franco esku hartze militarra fiskalizatzeko komisioko errelatorea zen.

Bereziki emakume beltzen eskubide zibilen alde jardun izan zen eta hain justu herri-klase horren inguruko ekitaldi batetik bueltan zihoala hil dute: "Gazte emakumezko beltzak: egiturak mugitzen" izena zuen asteazken gaueko ekitaldi afrofeministak. Erasoan autoaren gidaria ere hil dute, eta beste emakume bat zaurituta geratu da, Francoren aholkularia.

Erail aurreko egunean, ekintzaile feministak polizia militarrak eragindako beste gazte baten heriotza salatu zuen: "Zenbat gehiago hil behar dira?" dago idatzita oraindik bere Twitter kontuan.

Marielle Francoren hilketak samina zabaldu du Brasilgo giza eskubideen aldeko ekintzaile afrofeministen eta jende txiroaren artean eta manifestazioak deitu dituzte "genozidio beltza" salatzeko: "Mariele Presente!" leloa ere zabaldu da sare sozialetan:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude