Manteroekin eta Ainararekin elkartasuna adierazi dute Bilboko Epaitegiaren aurrean

  • Ainararen aurkako epaiketa dela eta, Bilboko Epaitegiarekin aurrean elkartu dira Manteroekin bat! plataforma eta bertaratutakoak poliziaren gehiegikerien eta egiturazko arrazakeriaren aurrean, elkartasunez antolatuko direla aldarrikatzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko ekainaren 04an - 12:53
Azken eguneraketa: 2025-06-05 17:56
Uriola
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bilboko 3. epaitegiaren aurrean elkartu dira astearte goizean, hilak 3, Manteroekin bat! plataforma eta bertaratutakoak, Ainararen aurkako epaiketa izan delako. “Elkartasuna ez da delitua” eta “Inor ez da ilegala”, besteak beste, oihukatu dituzte behin eta berriro epaitegiaren aurrean.

Ainara 2023ko abuztuaren 9an Kale Nagusian mantero lanak egiten ari zen gazte baten aurkako tratu txar poliziala eragozten saiatu zen, eta Poliziak egindako akusazio partikularrak hiru urte eta hiru hilabeteko kartzela-zigorra eta 3.000 eurotik gorako kalte-ordaina eskatzen du, atentatu eta lesio delituengatik.

Hori dela eta, Poliziaren gehiegikerien eta egiturazko arrazakeriaren aurrean, elkartasunez antolatuko direla aldarrikatu dute, eta agerian utzi nahi dute mantero jardueran diharduten pertsonen pertsekuzioa eta judizializazioa: “Manteroen aurkako polizia-abusu arrazistak gero eta ugariagoak  eta neurrigabeagoak dira Bilbon”.

“Hainbat bilera egin ditugu egungo udal-gobernuko hainbat arlotako ordezkariekin, egoera horien aurrean dugun kezkaren berri emateko, eta horiek berriro gerta ez daitezen proposamen zehatz batzuk egin dizkiegu”, adierazi du Manteroekin bat! plataformak. Erantzun gisa administrazioaren isiltasuna eta errepresio handiagoa jaso dituztela salatu du.

Plataformak azpimarratu du epaiketa honek ez lukeela Ainararen aurkakoa izan behar, baizik eta gobernu taldearen eta Bilboko Udaltzaingoaren arduradunen aurkakoa. Poliziaren esku-hartze horien basakeria eta indarkeria salatu dituzte eta eskatu dute behingoz neurriak har ditzatela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
2025-09-29
Bilboko Solokoetxeko heriotzari Vocento taldeak emandako trataera
'El Correo', beldurra, arrazakeria eta polizia filtrazio bidezko informazio faltsua

Eguneraketa berriak daude