Enpleguaren alde manifestazio jendetsua egin zuten Bilbon

  • Enplegu gatazkak dauzkaten 19 enpresatako langile batzordeek manifestazioa egin zuten larunbatean Bilbon. “Enplegua defenda dezagun” lemapean milaka herritar batu ziren manifestazioan.


2013ko martxoaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Larunbateko manifestazioan jende ugari bildu zen enpleguaren alde.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Manifestazioaren bukaeran Itsaso Viñezek egindako adierazpenak jaso ditu Bilboko Branka webguneak. Langile Batzordeak Borrokan sarearen izenean adierazi zuen pozik daudela deialdiak jaso dituen atxikimenduekin. “Enpleguaren suntsiketa gizarteko arazoa” dela nabarmendu zuen Viñezek.

Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren politikek “enplegu suntsiketa” dakartela ere nabarmendu zuen.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Enplegua
Eguneraketa berriak daude