Manex Erdozaintzi Etxart poeta omenduko dute Donapaleun ebiakoitz honetan

  • Baxenabarreko Ibarrola herrian munduratu zen Manex Erdozaintzi Etxart poeta, donapaleutar ekarria dute Amikuzen. Donapaleuko mediatekan omenduko dute irailaren 29an, larunbatean. 80 lagunek haren Hinki Hanka liburuaren poemak irakurriko dituzte goizeko 9:00etatik eguerdira bitartean.


2019ko irailaren 27an - 10:26
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Manex Erdozaintzi Etxart liburutegia orain urte eta erdi zabaldu zen Donapaleuko mediatekan. Bere lagunek haren baitara itzuli nahi dute eta liburutegiaren irekiera ospatzeko, Hinki Hanka liburuaren irakurketa publikoa antolatu dute.

Ebiakoitz honetan, goizeko 9:00etatik eguerdira arte, 80 lagunek irakurriko dituzte Ibarrolan sortutako idazlearen poemak. Zabalik elkarte antolatzailearen kideen erranetan “egintzak euskarazko irakurketaren bultzatzeko ere balioko du”.

Halaber, Manex Erdozaintzi Etxarten poemekin moldatu izan diren kanta eder zenbait elkarrekin kantatzeko parada izanen da.


Poesia kanalean gehiago
2026ko urtarrilaren 19
Barra warroak
Ez gatoz Paristik

2025eko ekainaren 9
Mahai ingurua: Aurelia Arkotxa eta Rakel Pardo
Bidaide eta gogaide, poesiaren ibilietan

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.