‘Poesia mailu bat da’ literatur jardunaldiak egingo dituzte bigarrenez Gasteizko Gaztetxean, asteburu honetan

  • Gasteizko Gaztetxean batzen den Azpimarra irakurle taldeak antolatu ditu topaketak. Ostegunean stand-up ikuskizun batekin hasita, Xabier Montoiaren eta Maddi Sarasuaren arteko mahai inguruarekin amaituko dituzte jardunaldiak, osteko Azpimarraren poesia ekitaldi musikatuarekin.

Iazko irudi bat.
Goizeroko buletin bat daukat, 'Goizean argi' deiturikoa. Dohainik harpidetu zaitezke.

2025eko ekainaren 10ean - 07:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Iazko ekainean bezalaxe, aurten ere Poesia mailu bat da deituriko jardunaldiak hartuko ditu Gasteizko Gaztetxeak. Bertan elkartu ohi den Azpimarra irakurle taldeak antolatu du aurtengo topaketa ere. Honela egin die dei sareetan dabiltzan beste irakurleei, eta preseski azken boladan indarra hartu duten tokian tokiko irakurle taldeei: "Poesiaren eta hitzaren mailutasuna aldarrikatzeko, estutzen gaituen munduaren aurka! Laster arte!". Aurten, iaz baino indar gehiagoz egin die keinu Gabriel Arestiri; pasa den astean bete dira 50 urte hura hil zela. 

Umore ikuskizun batek zabalduko ditu topaketak ostegun arratsaldean: oholtzaren gainean ariko dira, zein baino zein, Asier K, Lander Varona eta Ione Bengoa. Ostiralean, berriz, bazkalondoan hasita, idazketa eta fanzine tailerra izanen dute, lehena gaztetxean eta bigarrena Arkillos 10 espazioan. Ondoren, poesia mikro irekia. Egun guztietan, hori bai, kartel erakusketak eta presoei gutunak idazteko aukerak zabalduko dira.

Aurreko bi egunetan bezalaxe, larunbateko plana ere arratsaldean hasiko da. Bertaratzen direnei, 17:30ean, ongi etorria bertsotan emango diete Lokatz Loreak-ekoek. Ondoren mahai ingurua, Xabier Montoia idazlearekin eta Maddi Sarasua idazle, bertsolari eta ARGIAko kolaboratzailearekin. Eta, behar beste gogoetatu ostean, festa girotik gehiago izango du iluntze-gaueko planak: poesia ekitaldi musikatu bat egingo du Azpimarra taldeak, Stilt-ekin batera, eta jarraian kontzertuak, Stilt berarena eta Gozzue-rekin; eta azkenik Cubo dj-a. 


Irakurri gehiago: Poesia Kultura Literatura
Poesia kanalean gehiago
2026ko urtarrilaren 19
Barra warroak
Ez gatoz Paristik

2025eko ekainaren 9
Mahai ingurua: Aurelia Arkotxa eta Rakel Pardo
Bidaide eta gogaide, poesiaren ibilietan

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.