Maite Sarasola Isazelaia (Deustu, 2001) Gaztealdian parte hartuko duen 9 gazteetako bat da. Ostegunean hasi eta datorren azaroaren 19ra arte euskaraz bizitzeko hautua egin du eta hautu horren inguruan egon gara berarekin hizketan.
Zer da Gaztealdia?
Euskal Herriko hainbat euskara taldek bultzatutako ekimena da Gaztealdia. Azken hilabeteotan hauek aztertu beharreko arazo bat identifikatu dute: gazte eta euskaldun moduan Euskal Herrian euskaraz bizi nahi dugula eta ez dela posible. Hortik abiatuta eta 2015ean Lutxo Egiak egindako ariketa oinarri hartuta, Euskal Herriko herri ezberdinetako bederatzi gaztek astebetez euskaraz bizitzeko erronka hartu dugu, azaroaren 12tik 19ra bitartean hain zuzen.
Zein da helburua?
Helburua hizkuntza talkak zeintzuk diren ikustea eta ostera horiei aurre egiteko baliabideak lortzea dela esango nuke. Adibidez banketxera edo osasun zentrora goazenean eta gaztelaniaz erantzuten digutenerako baliabideak sortzea, nolabait jarreran tinko mantentzeko.
Zu zara Gaztealdian parte hartuko duen 9 gazteetako bat. Zer suposatzen du horrek zuretzako?
Denontzako erronka zaila eta konplikatua izango da nolabait. Nire kasuan ingurune guztia euskalduna da, familia, lagunak, militantzia… eta horrek asko laguntzen du. Dena den erronka zaila izango da batez ere kanpora edo eremu publikora begira. Esfortzu bat suposatuko du adibidez autobuseko edo unibertsitateko lehiatileko langileekin hizkuntza mantentzea.
Espektatibarik?
Orokorrean espektatiba onak ditut. Proiektu polita eta interesgarria izango da, batez ere, proiektua burutu eta ondorioak ateratzen ditugunean. Uste dut lan txukuna izango dela.
Gazteok Euskararekin duzuen loturaz ahots propioz hitz egiteko ere sortu da Gaztealdia. Zein da zuk euskararekin duzun lotura?
Lehen aipatu bezala, militantzia, familia eta lagunen eremua euskalduna da. Txiki txikitatik etxean garatu dudan lotura da ere euskararekin daukadana eta nagusitzen joan naizenean gazte moduan nik ere lotura hori mantentzen jarraitu dut, bertsolaritzan adibidez. Lotura zuzena izateaz gain, sendoa ere badela esango nuke.
Zure kasuan uste duzu 8 egun horietan hizkuntza ohiturak norbaitekin aldatu beharko dituzula?
Lagunartean adibidez beti gabiltza euskaraz eta erderaz hitz egiten. Nahiz eta nik beti euskeraz egin erantzun batzuk erderaz jaso ohi ditut. Gaztelaniara pasatzeko ohitura hori aldatu beharko dut eta finko mantentzen saiatu.
Bilboko errealitate soziolinguistikoa kontuan hartuta, erronka betetzea espero duzu?
Azken finean Bilbo hiri bat da, eremu handi bati buruz ari gara hitz egiten. Baina erdaldunak dauden moduan euskaldun ugari daude. Eremua handia izanda zaila izango da batzuetan euskara bueltan jasotzea. Dena den esan behar da Bilbon euskaraz bizitzeko aukera dagoela eta euskaldunok gure arnasgunea daukagula.
Oztopoei nola aurre egin pentsatu duzu?
Hizkuntza talka bati baliabideak topatzea zaila da. Keinuen bidez azaltzea edo gaztelania ez den beste hizkuntza bat erabiltzea irtenbide bat izan daiteke. Hala ere, ahal dudan heinean nire burua ulertarazten saiatuko naiz eta errepikatu behar den guztia behar den beste errepikatzen.
Euskalgintzak bultzatutako ekimenetan parte hartzeko gonbitea luzatu diezue gazteei.
Gazteak ezinbestekoak gara hizkuntza baten transmisioan. Hizkuntza belaunaldiz belaunaldi igaro behar den zerbait da eta batek ez badio hurrengoari pasatzen, hutsunea sortzen da. Horregatik uste dut gazteon lana ezinbestekoa dela, gure esku dagoelako etorkizun batean euskara bizirik mantentzea. Gure presentzia ezinbestekoa da bai euskararen arloan baita beste edozein militantzian.
Adituen arabera euskararen etorkizuna bermatzerik ez dago.
Ez dakit zer esan. Uste dut dena ez dela beltz kolorekoa, etorkizun koloretsu bat badagoela hor. Gainera, ikusita gazteok martxan gaudela eta Gaztealdia moduko proiektuak sortzen ari direla, nik esango nuke euskarak ez duela gustatuko litzaigukeen etorkizun bezain ona baina hor zerbait egon, badagoela. Daukaguna oinarri hartuta ekin behar diogu bideari eta badaude gazte asko prest horretarako.
Zer aldatu beharko genuke?
Hasteko eta bat, mundu guztiak euskaraz jakitea bermatu beharko genuke, zerbitzu publikoak besteak beste. Instituzioek ikaragarrizko lana egin beharko lukete nire ustez.
Etorkizun batean gaztealdi erraldoi bat egiteko asmorik baloratu duzue? edo honen jarraipena?
Printzipioz ez dugu pentsatu. Hala ere, ariketa ondo irtetzen bada eta lan txukun bat egiten badugu, ez dut uste astebeteko ariketa batean geratuko denik.
Administrazioa euskalduntzeko legeria aldatu beharra dagoela azpirramatzen du LAB sindikatuak eta hori lortzeko "herritarren aktibazioa" ezinbestekotzat hartu du. Hainbat ekimen eta mobilizazio egingo dituzte udazkenean.
Lapurdiko eskola batetik saiatu dira datorren ikasturterako Ganbara Hostel Bilbaon aterpea lotzen, baina Behatokian salatu dutenez, idatzizko komunikazioan euskaraz aritzeagatik zera esan diete azkenean: “Espainolez mintzatzen ez ginenez, ez gintuztela beren hotelean... [+]
Oraingoz hamabi gazte-taldek eman dute izena. Taldeen arteko bikoteak osatuko dituzte, eta haien arteko harreman informalak euskaratik eta euskaraz garatuko dituzte. Helburua da kontzientzia linguistikoa berpiztea. Euskal Herrian Euskarazek eta Gazte Euskaltzaleon Sareak abian... [+]
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak argudiatu du kontraesanean daudela jardunaldien helburua, hau da, gaztelania bultzatzea, eta euskararen normalizazioa eta biziberritzea. Observatorio Global del Español erakunde antolatzaileari gutunez eman dio erabakiaren berri, eta 2024an... [+]
Donostiako Udaleko langileen batzordea osatzen duten bost sindikatuek (ELA, LAB, CCOO, Erne eta ESAN), akordioa egin dute, Euskaraldia dela-eta langileen parte hartze aktiboa sustatzeko eta euskaraz bizi eta lan egiteko aukerak bermatzeko. LABeko ordezkari Joseba Alvarezek... [+]
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Euskara Taldeak inkesta bat egin du ikasleen artean. Halaber, euskara plana ikasturte honetan amaitzen dela ikusirik proposamen berriak egin dizkiote unibertsitateko zuzendaritzari. NUPen euskaraz ikastea "ezinezkoa" dela ere salatu... [+]
Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]
EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.
Behatokiak Hizkuntza Eskubideen Egoera 2024 txostena aurkeztu du. Herritarrek helarazitako gertakarien bilduma aztertuta, ondorioztatu dute 2024an egoerak ez duela hobera egin, eta gainera, kexak jaso dituzten hainbat entitateren eskutik urraketak iraunarazteko jarrera sumatu... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]
ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.
Ba al dakizue frantses batzuk harritu egiten direla mugaren alde honetan ere euskaldunak bagaudela jakitean? Ba bai, harrigarria bada ere, behin, Donostian, frantses batzuei entzun nien sinetsi ezinik beren buruari galdetzen: “Saint-Sébastien est au Pays... [+]
"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.