87 urteko Hebe de Bonafiniren atxiloketa Marcelo Martínez de Giorgi epaile argentinarrak agindu zuen, de Bonafini ez baitzen deklaratzera joan abuztuaren 4an, hark egindako zitazioan. Maiatzaren Plazako Amen fundazioak kudeatzen dituen etxebizitza sozialak eraikitzeko programa bat dela-eta administrazioarekiko iruzurra egin ote zuten ikertzen du epaileak. Beste 42 pertsona ere deklaratzera deitu ditu, azken bi gobernualdietako politikariak horietako asko.
Telesur-i egindako adierazpenetan de Bonafinik azaldu du Mauricio Macriren gobernua amak plazara joatea galarazten ari dela, erakundearen bi milagarren martxa datorrelako. “Ez dute nahi gure borrokarekin jarrai dezagun, baina beti izango gara galdu duten edo beren lana galtzeko beldur den jendearen alboan”.
De Bonafini ez zen uztailaren 6an epaileak egindako deialdira joan eta abuztuaren 4ean berriro huts egin duenez Poliziak behartuta deklaratzera joango zela aurreikusten zen. Baina Poliziak ez du lortu Bonafini Amen elkartearen egoitzan atxilotzea, Maiatzaren Plazara joan baita kideekin batera, 1977ko apirilaren 30etik geroztik egin bezala. Bertan bildu diren manifestarien babes zabala ikusita han ere ez du lortu Poliziak de Bonafini atxilotzea. Agindua atzeratu egin behar izan du epaileak.
Naiz.eus-ek argitaratu duenez, De Bonafinik “lotsagarritzat” jo du Polizia Amen elkartera bidali izana eta gaineratu du ez dela atxilotua izatearen beldur, “askotan” espetxeratu baitzuten diktadura garaian. “Desagerrarazi nahi gaituzte, baina gu hil arren borrokatzen jarraituko dugu”, adierazi die kazetariei plazan bertan.
Mauricio Macriren gobernua gaitzetsi du eta “herria jazartzea” leporatu dio. Martínez de Giorgi epaileari bidalitako eskutitz batean de Bonafinik azaldu du ez dela deklaratzera joan bere esanetan duela ia 40 urtetik “erasoak” jasaten dituelako “gaizki deituriko justiziaren partetik”.
Sare sozialen bidez #TodosConHebe traola erabili dute erabiltzaileek De Bonafiniren aldeko babesa erakusteko.
En la puerta #TodosConHebe pic.twitter.com/udZzS1obKX
— Mariana Moyano (@mmlamoyano) 4 de agosto de 2016
Telesur-ek abuztuaren 4eko argazkiak argitaratu ditu.
Fiskalak eta akusazio partikularrak zazpi auzipetuen zigor eskaerak berretsi dituzte, 46 hilabeteko kartzela zigorra eta 56.000 euro enpresei egindako kalteen ordain gisa. Auzipetuen abokatuek absoluzioa eskatu dute. Epailearen eskuetan geratu da erabakia.
Ilbeltzeko igande goiz batez jo dugu Baztanera. Eguzkiak oraindik ez du Lekarozko plaza argitu; bertan elkartu gara Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona eta Ernesto Prat Urzainkirekin. Itzaletan hotz egiten du eta umorez goxatu dugu lehen agurra, hogei urtean... [+]
Korrika kari, 36 migratzaileri muga trabeskatzeko laguntza bideratzeagatik epaituko dituzten zazpi ekintzaileei elkartasuna adierazteko batu dira hainbat eragile J´accuse [Salatzen dut] kolektiboan. Urtarrilaren 26an eginen dute manifestazioa Irungo Ficobatik Hendaiara... [+]
Otsailaren 2an epaituko dituzte beste hamaika bakegile, uztailaren 23an autopista blokeatzeagatik. Elkarretaratzera deitu du Bake Bideak, datorren ostegunean 13:00tan jarriz hitzordua Baionako auzitegi aitzinean.
Euskal Hirigune Elkargoaren babesarekin, euskaraz erantzundako zientzietako azterketen zuzenketa antolatu dute asteartean Baionako Arteen Hirian, eskatzen diren baldintzak errespetatuz.
"Duela gutxi arte osoki euskaraz egiten zuten gure ikasleek brebeta eta orain zientzietako froga euskaraz egitea debekaturik dugu".
2019an BBVAren Akziodunen Batzarra gauzatzen ari zen bitartean egindako protesta baten harira, sei pertsona identifikatu zituen Ertzaintzak, eta mozal legea aplikatuz horiei isuna jartzea proposatu zuen. Sei kideetako bat absolbitu du berriki Gasteizko epaile batek, ekintzari... [+]
20 ekintzaile inguru 25 hektareako jabetza pribatu batean sartu dira, eukaliptoak moztuz eta hesiak apurtuz. Eukaliptorik ez, haritza bai! mendi martxa bertatik igaro da, eta herritarrek dozenaka haritz landatu dituzte eukaliptotik askatutako eremuan. Ekintzaileek ekintza... [+]
Baxoko filosofiako azterketa euskaraz erantzun du Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasle andanak, ikasketak hizkuntza horretan egiteko eskubidea aldarrikatu asmoz, aurrez jakinik ez direla zuzenduak izango.
Ez dira gutxi konpainia handietako goi mailako ingeniari eta teknikariak beren lanpostuari uko egiten diotenak. Horiez entzun ohi da erabakia hartu dutela ‘erreta’ zeudelako, lanbideaz nazkatuta edo garapen pertsonal bila. Baina badira desertatu eta bizimoduz... [+]
Ez dira gutxi konpainia handietako goi mailako ingeniari eta teknikariak beren lanpostuari uko egiten diotenak. Horiez entzun ohi da erabakia hartu dutela ‘erreta’ zeudelako, lanbideaz nazkatuta edo garapen pertsonal bila. Baina badira desertatu eta bizimoduz... [+]