Autoinkulpazio kanpaina abiatu dute, Korrikan migratzaileak laguntzeagatik epaituko dituztenekin elkartasunez

  • Korrika kari, 36 migratzaileri muga trabeskatzeko laguntza bideratzeagatik epaituko dituzten zazpi ekintzaileei elkartasuna adierazteko batu dira hainbat eragile J´accuse [Salatzen dut] kolektiboan. Urtarrilaren 26an eginen dute manifestazioa Irungo Ficobatik Hendaiara arte, hots, bi egun epaiketa baino lehenago.


2024ko azaroaren 21ean - 07:30
J´accuse kolektiboak Ficoban egindako prentsaurrekoa. J´accuse
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

"Guk ez dugu epaiketa onartzen. Epaitu beharrekoa ez da elkartasuna, ezta pertsona guztien eskubideen alde ari direnak ere. Immigrazio politika anker eta hiltzaileak, muga arrazista eta bidegabe hauen errudun diren agintariak eta legeak dira zigortu behar direnak", adierazi dute J´accuse kolektibo berrian baturiko herritarrek. Urtarrilaren 28an Baionan epaituko dituzten zazpi ekintzaileei elkartasuna adierazteko eta migrazio politika arrazistak salatzeko "autoinkulpazio kanpainaren" berri eman dute asteazkenean egindako prentsaurrekoan. "Gaur lehen autoinkulpazioak egingo ditugu, eta hurrengo asteetan milaka biltzeko asmoa dugu". Korrikaren kari, Irun eta Hendaia arteko muga zeharkatzen laguntzeagatik atxilotu zituzten zazpi lagun urriaren 2an. Lotura honetan jarri dute autoinkulpaziorako izenpetu beharreko dokumentua: hemen.

Manifestazioa urtarrilaren 26an

Bide beretik, manifestazioa eginen dute Irungo Ficoba eta Hendaia artean urtarrilaren 26an: "Euskal Herria beti izan da harrera, immigrazio eta emigrazio lurraldea, eta izaten jarraitu nahi du. Migrazio prozesu aske eta seguruak egiteko eskubidea aldarrikatzen dugu". Hiru aldarrikapen argi entzunaraziko dituzte: Europa Gotorlekuaren immigrazio-politika errepresiboaren bukaera; Frantziako Gobernuaren Immigrazio Legearen deuseztatzea eta mugen behin betirako irekitzea.

Orain duela zortzi hilabete Ficoban bertan azaldu ziren 30 bat eragile, Korrikaren kari buruturiko "desobedientzia ekintza" beren gain hartzeko prest zirela adierazteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
Nekropolitiken politika

"Oxala Mediterraneoko herrialdeek beren betebeharrak beteko balituzte, eta bilaketa eta erreskateko uretan eskura dauzkaten operatibo guztiak martxan jarriko balituzte, jendeak itsasoan arriskurik izan ez dezan". Mikel San Sebastian Aita Mari erreskate ontziko kidearen... [+]


Teknologia
“Bestea”

Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.

Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?

Zapalduen... [+]


Ertzaintzako kargu baten semearen drogen testaren desagerpena ikertzen ari da Polizia

Emaitza positiboa eman zuen iragan abuztuan egindako testak, baina Polizia Zientifikoaren laborategira bidali baino lehen Ondarroako komisariatik desagertu zen frogen poltsa.
 


Teknologia
Itzaletan

Oraindik joan den astea asimilatzen nabil. Boterean daudenen eta botere ereduetan eragin nahi dutenen aldarriak ozen entzun ditugu nonahi. Sareetan zein kalean.

Izan diren manifestazio ezberdinetan, herrietako giza eskubideen garapen maila agerian geratu da. Amerikako Estatu... [+]


AEBetan sartzea debekatu edo mugatu die Trumpek hamabi herrialdetako pertsonei

"Atzerriko terroristengandik" babestea arrazoi bezala jarrita, Donald Trumpek dekretu bidez agindu du zazpi herrialdetako pertsona guztiei debekatzea AEBetara sarrera, eta beste bost herrialdetako herritarrei mugak jartzea. 


Boubacar Diouf, Mbolo Moye Doole elkarteko kidea
“Eskubide berberak izan beharko genituzke, edozein dugula sorterria”

Boubacar Dioufek, Mbolo Moye Doole Bizkaiko manteroen eta kalez kaleko saltzaileen elkarteko kideak, Bilboko kaleetan arrazakeria eta abusu poliziala areagotu direla adierazi du.


2025-06-04 | Uriola.eus
Manteroekin eta Ainararekin elkartasuna adierazi dute Bilboko Epaitegiaren aurrean

Ainararen aurkako epaiketa dela eta, Bilboko Epaitegiarekin aurrean elkartu dira Manteroekin bat! plataforma eta bertaratutakoak poliziaren gehiegikerien eta egiturazko arrazakeriaren aurrean, elkartasunez antolatuko direla aldarrikatzeko.


Zazpi migratzaile hil dira eta bi haur larri daude Kanaria Uharteetan beren ontzia hondoratu eta gero

Kanaria Uharteetako El Hierro irlan gertatu da ezbeharra: itsasertzetik bost metrora zeudela eman du buelta ontziak. 160 pertsona inguru zihoazen ontzian.


2025-05-21 | ARGIA
Migratzaileak beste herrialdeetara deportatzeko baldintzak malgutu nahi ditu Bruselak

Europako Batzordeak beste urrats bat eman nahi du migrazioaren kontrako politikak gogortzeko bidean: deportaturiko migratzaileek ez lukete zertan harreman zuzenik izan behar hirugarren herrialde "seguruak" deiturikoekin, hara kanporatuak izateko.


Nazioaren pendulua, han eta hemen

Politikan, gizartean eragiteko nahiaren eta identitate zeinuetan sakontzearen arteko tentsioa ekidinezina da. Zabaltzearen eta norberaren ezaugarriak indartzearen arteko hartu-emana politikaren adierazle baita. Bi arloak lortu nahi izaten dira, eta elkarren artean elikatzen... [+]


2025-04-30 | Jone Arruabarrena
Loueila Sid Ahmed Ndiaye:
"Atzerritarren Legearen erreformak asiloari uko egitera behartuko ditu pertsona zaurgarrienak, erregularizatu ahal izateko”

Maiatzaren 20an indarrean sartuko da Espainiako Atzerritarren Legearen erreforma berria. Loueila Sid Ahmed Ndiaye sahararrak (Tinduf, Aljeria, 1990) egunero ikusten du lege horrek pertsona migratzaileen bizitzetan duen eragina. 1999an iritsi zen Kanaria uharteetara Saharatik,... [+]


Asier Urbieta, 'Faisaien irla'
“Guretzako mugarik ez dago eta horrela estreinatu behar zen: mugarik gabe”

Asteazkenetik aitzina Ipar Euskal Herrian, eta ostiraletik Hego Euskal Herrian; film oso gutxi estreinatzen dira horrela zinema aretoetan. Halaxe egingo du asteon Faisaien Irla-k. Fikzioa baitira mugak, horrela dio Asier Urbieta (Errenteria, 1979) zuzendariak: ez dira... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Aita Mari ontziak 108 erreskatatuak gertuagoko portu batera eramatea ez utzi izana deitoratu du

108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]


Eguneraketa berriak daude