Madurok irabazi ditu hauteskundeak, inoiz izandako abstentzio handienarekin

  • Nicolas Madurok Venezuelako presidente karguan jarraituko du. Igandean egindako hauteskundeak irabazi berri ditu eta abstentzio tasa handia izan den arren, aise irabazi ditu bozak. Parte-hartzea inoizko baxuena izan dela adierazi du hauteskunde mahaiak. Oposizioak iruzurra salatu du eta herritarren gehiengoak botorik eman ez duela nabarmenduz, hauteskundeak errepikatu daitezela eskatu dute.


2018ko maiatzaren 21an - 10:35

Parte hartu zuten 8,6 milioi herritarretatik 5,8 milioi lagunek Maduroren aldeko botoa eman dute, %67,4 babesa jasoz. Dena dela, oposizioak abstentzio altuan jarri du fokua – %57 izan da– eta Madurok lortutako emaitzak ez direla “zilegiak” berretsi dute.  Bigarren emaitzarik onenak Henri Falcon gobernadore ohiak lortu du, 1,8 milioi boz eskuratuz. Javier Bertucci ebanjelikoak, aldiz, 900.000 boto inguru jaso ditu. Venezuela “handi” geratu zaiola iritzita, errenditzeko eskatu dio Bertuccik Madurori.

Oposizioko alderdiek abstentzioaren aldeko jarrera defendatu dute kanpainan zehar. Mesa de la Unidad Democraticak eta Frenta Ampliok “iruzur honetan parte ez hartzera” deitu zituen herritarrak. Madurok baztertu egin du hauteskundeak errepikatzearen ideia eta elkarrizketarako deia egin die oposizioko kideei. “Batu gaitezen, elkartu gaitezen, eta hitz egin dezagun Venezuelari buruz”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nicolas Maduro
Nicolas Maduro atxilotu eta AEBtara eramatea zen AEBtako erasoaren helburua, atxilotu batek aitortutakoaren arabera

Venezuelako Gobernuak astelehenean salatutako erasoaren helburua Nicolas Maduro atxilotzea eta AEBtara eramatea zela onartu du atxilotutako militarretako batek. Aireportuaren kontrola bereganatzeko agindua zuten estatubatuarrek, Maduro ahalik eta errazen eraman ahal izateko.


AEBak Nicolas Maduro hiltzen saiatu direla salatu du Venezuelak

Nicolas Maduro Venezuelako presidentea hiltzeko erasoa salatu du herrialde latinoamerikarreko buruzagiak. Kolonbia eta AEBen artean prestatutako atentatua izan dela adierazi du, eta zortzi pertsona hil eta bi atxilotu dituztela erasotik.


2020-04-02 | ARGIA
Itsas armada Venezuela ingurura bidali dute AEBek

Narkotrafikoagatik Venezuelako presidente Nicolás Maduroren eta haren gobernuko hainbat kideren aurkako salaketa jarri zuen martxoaren 26an AEBetako Gobernuak. Erabaki horri lotua da itsas armadaren bidaltzea. Donald Trumpen Gobernuaren joera gogor kritikatzen dabil... [+]


Zergatik bai Guaidóri?

Hasteko oharra: “Denbora-pasaren erantzuna bukaeran”.

Lehenik, Guaidóri ez esateko motibo batzuk etorri zaizkit burura. Josep Borrell kanpo aferetarako espainiar ministroak Salvados telesaioan emandako erantzunek ondorio logiko zenbaitetara eraman ninduten... [+]


2019-04-21 | Ibai Trebiño
Jesus Faria, ekonomialaria eta PSUV alderdiko zuzendaritzako kidea
"AEBen zigorrek ez dute gaitasunik izango Venezuelako gobernu iraultzailea botatzeko"

Herri mugimenduetatik gertu egon den pertsona da Jesus Faria (Caracas, 1964). Alemaniako Errepublika Demokratikoan ekonomia politikoa ikasi eta ekonomia arloan hainbat ardura izan du Venezuelako Gobernuan, besteak beste Kanpo Merkataritzarako herri ministroa izan da. Gaur egun... [+]


Eguneraketa berriak daude