Nicolas Maduro atxilotu eta AEBtara eramatea zen AEBtako erasoaren helburua, atxilotu batek aitortutakoaren arabera

  • Venezuelako Gobernuak astelehenean salatutako erasoaren helburua Nicolas Maduro atxilotzea eta AEBtara eramatea zela onartu du atxilotutako militarretako batek. Aireportuaren kontrola bereganatzeko agindua zuten estatubatuarrek, Maduro ahalik eta errazen eraman ahal izateko.


2020ko maiatzaren 7an - 10:29
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea. Argazkia: El Periódico.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Silvercop enpresako bi mertzenario atxilotu zituen Venezuelako poliziak igandeko operazioan. Enpresa hori erasoa ustez zuzendu zuen Jordan Groudeaurena da, eta bi atxilotuetako batek, Luke Denmanek, onartu du erasoaren helburua. Denmanek azaldu duenez, ondo irtengo bazen ordainsari handi bat zuten zain: “50.000 eta 100.000$ artean espero nituen”.

Denman eta beste atxilotua, Airan Berry, AEBetako armadako operazio berezietan ibilitako militar ohiak dira. Venezuelan epaituko dituzte biak, eta Goudreau Venezuelara estraditatzeko eskatuko die Venezuelak AEBei, atxilotuen ekintzen ustezko zuzendari bezala.

Gobernua erasoaren atzean

AEBen eta Venezuelaren arteko etsaitasuna agerikoa eta publikoa izaki, Madurok Trumpi egotzi dio erasoa, “inbasioaren burua” dela adieraziz. Donald Trump presidenteak, aldiz,  AEBetako gobernuaren eta erasoaren arteko harremana ezeztatu du.

Mike Pompeo, AEBtako Estatu idazkariak adierazi du dituzten tresna guztiak erabiliko dituztela bi atxilotuak AEBtara bueltan eramateko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nicolas Maduro
2019ko apirilaren 15
Jesus Faria, ekonomialaria eta PSUV alderdiko zuzendaritzako kidea
"AEBen zigorrek ez dute gaitasunik izango Venezuelako gobernu iraultzailea botatzeko"

2019ko urtarrilaren 29
IRITZIA
Exoproklamatu'tar Guaido

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!