AEBak Nicolas Maduro hiltzen saiatu direla salatu du Venezuelak

  • Nicolas Maduro Venezuelako presidentea hiltzeko erasoa salatu du herrialde latinoamerikarreko buruzagiak. Kolonbia eta AEBen artean prestatutako atentatua izan dela adierazi du, eta zortzi pertsona hil eta bi atxilotu dituztela erasotik.


2020ko maiatzaren 05an - 10:02
Javier Nieto Quintero eta Jordan Grodeau sare sozialetan zabaldu den bideoan. Argazkia: El Nacional.

Erasoa Kolonbia eta AEBen artean prestatu dutela adierazi du Madurok, izan ere, Venezuelako presidenteak esandakoaren arabera, ekintzan inplikatutako bi atxilotuk onartu dute Kolonbian entrenatu zirela. AEBetako gerra beterano bat, Jordan Groudeau, izan da erasoaren buruzagia, Venezuelako Gobernuak eta oposizioak baieztatu dutenez. Erasoaren errudunak bilatzeko operazio militarrak iragarri ditu Caracaseko Gobernuak: aire, lur eta itsasotik 25.000 tropa bidali, eta bi fiskal ezarri dituzte kasua aztertzeko.

Oposizioa jo-puntuan

Oposizioko lider Juan Guaidok ere erasoan zerikusia izan duela adierazi du Madurok. Berak eta Grodeauk sinatutako ustezko kontratu bat argitaratu du Twitterren Mision Verdad ikerketa taldeak. Groudeau Irak eta Afganistanen ibilitako militar ohia da eta gaur egun AEBetako enpresa militar bateko zuzendari exekutiboa da.

Guaidok ukatu egin du Grodeaurekin inolako harremanik duenik. Baina sare sozialetan zabaldu den bideo batean Javier Nieto Quintero Venezuelako armadako kapitain ohiarekin azaldu da Grodeau –Nieto Quintero ezaguna da Maduroren aurkako jarreragatik eta bi urte egin zituen kartzelan Hugo Chavez hiltzen saiatzek konplot batean parte hartu zuelakoan–. Bideo horretan Maduroren Gobernua “erakunde kriminal” bezala definitzen dute, eta “beren gizonek Venezuelako hegoaldean, mendebaldean eta ekialdean borrokan” jarraitzen dutela diote.

Kolonbiak inplikazioa ukatu du

Kolonbiako Gobernuak ez ditu onartu Madurok egindako akusazioak, eta zentzugabetzat jo ditu, argudiatuz Maduro hiltzeko asmoz Venezuelan sartu nahi zutenen itsasontzia heldu den lekua Kolonbiako mugatik 490 kilometrora dagoela. Horrez gain, Madurok akusazioak “atentzioa Venezuelako herriak dituen benetako arazoetatik desbideratzeko” egin dituela gehitu du.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nicolas Maduro
Nicolas Maduro atxilotu eta AEBtara eramatea zen AEBtako erasoaren helburua, atxilotu batek aitortutakoaren arabera

Venezuelako Gobernuak astelehenean salatutako erasoaren helburua Nicolas Maduro atxilotzea eta AEBtara eramatea zela onartu du atxilotutako militarretako batek. Aireportuaren kontrola bereganatzeko agindua zuten estatubatuarrek, Maduro ahalik eta errazen eraman ahal izateko.


2020-04-02 | ARGIA
Itsas armada Venezuela ingurura bidali dute AEBek

Narkotrafikoagatik Venezuelako presidente Nicolás Maduroren eta haren gobernuko hainbat kideren aurkako salaketa jarri zuen martxoaren 26an AEBetako Gobernuak. Erabaki horri lotua da itsas armadaren bidaltzea. Donald Trumpen Gobernuaren joera gogor kritikatzen dabil... [+]


Zergatik bai Guaidóri?

Hasteko oharra: “Denbora-pasaren erantzuna bukaeran”.

Lehenik, Guaidóri ez esateko motibo batzuk etorri zaizkit burura. Josep Borrell kanpo aferetarako espainiar ministroak Salvados telesaioan emandako erantzunek ondorio logiko zenbaitetara eraman ninduten... [+]


2019-04-21 | Ibai Trebiño
Jesus Faria, ekonomialaria eta PSUV alderdiko zuzendaritzako kidea
"AEBen zigorrek ez dute gaitasunik izango Venezuelako gobernu iraultzailea botatzeko"

Herri mugimenduetatik gertu egon den pertsona da Jesus Faria (Caracas, 1964). Alemaniako Errepublika Demokratikoan ekonomia politikoa ikasi eta ekonomia arloan hainbat ardura izan du Venezuelako Gobernuan, besteak beste Kanpo Merkataritzarako herri ministroa izan da. Gaur egun... [+]


Subiranotasunik gabe ez dago demokraziarik

Mendebaldeak gustuko ez dituen herrialdeen kontra egiteko erabiltzen dituen aitzakiak dira, demokrazia falta edota giza eskubideen errespetu eza. NATOko herrialdeak beti dira epaileak eta inoiz ez epaituak. Beraiek gutxi-asko demokrazia hauteskunde prozesu lehiakor eta garbi... [+]


Eguneraketa berriak daude