Maduro “zilegitasun osoz” presidente dela eta Guaidok bere burua behin-behineko presidente izendatzea gaitzetsi du Defentsa ministroak.
Juan Guaido oposizioko eta Asanblada Nazionaleko buruak asteazkenean bere burua Venezuelako presidente izendatu ondoren, ikusteke zegoen zein norabide hartuko zuen Venezuelako Armada Nazionalak (FANB). Jakitera eman dute euren ikuspuntua: “Legez kanpoko ekintzak erabiliz gobernu paralelo bat sortu nahi duena ez da inoiz presidente izango”. Hala, Vladimir Padrino Defentsa ministroak Nicolas Maduro presidentearen zilegitasuna onetsi du, hauteskunde “libre eta unibertsaletan” garaile izatea argudiatuz.
Armada Nazionalak egungo presidente Maduro defendatu eta Guaidok interes “ilunak” dituela esan du Padrinok: “Interes ilunen itzalpean inposatutako gobernari bat ez dugu sekula onartuko, eta are gutxiago indarkeriaz eta modu eskizofrenikoan jardun badu; ez du arrakastarik izango”.
Atzerriko herrialdeen esku-sartze “baldarrak”
Argi adierazi du Padrinok: “Ez gara atzerriko potentzia baten mende jarriko”. Atzerriko zenbait gobernuren esku-sartze “baldarrak” arbuiatu ditu FANBk, nazioarteko zuzenbidearen, herrien autodeterminazio eskubidearen eta batik bat, venezuelarren duintasunarentzako “iraingarriak” direlako.
Atzerriko herrialdeek Guaido defendatu izana “lotsagarria” dela esan dute, oposizioa “maltzurra” izaten ari dela eta. Estatu-kolpea izan dela eta herrialde demokratikoetako estatu-kolpe orok, biolentzia tarteko izanez gero, gaitzetsia izan beharko lukeela azpimarratu dute.
Irailetik Venezuelatik alde eginda egon ondotik, eta azken asteotan Hego Ameriketan kanpaina kutsuko bira egin ostean, hauteskundeetara aurkeztu zen Edmundo Gonzálezek hitzemana zuen Caracas hiriburuan agertuko zela Nicolas Madurok kargua hartuko zuen egunean. Bere... [+]
Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.
Espainiako Gobernuak gezurtatu egin du Espainiako Inteligentzia Zerbitzuekin zerikusirik zutenik. Venezuelaren eta Kolonbiaren arteko mugan atxiki zituzten, baita atzerritar gehiago ere. Haien familiek esan dute turismoa egiten ari zirela.
PP, Vox, EAJ, UPN eta Coalición Canariako ordezkarien 177 aldeko botorekin onartu du ebazpena Espainiako Kongresuak, gobernuari eskatzen diona oposizioko buru Edmundo González presidente gisa onartu dezala. EAJk gobernua sustengatzen duen gehiengoarekin apurtu du... [+]
Igandean heldu da Edmundo González Urrutia Madrilera, Espainiako Armadako hegazkin batean. Venezuelako Gobernuak adierazi du gertatua “bi gobernuen arteko akordioaren” ondorioa dela. Espainiako Gobernuak azpimarratu du Gonzálezek egin duela asilo... [+]
Venezuelan dauden Askapena talde internazionalistaren brigadistekin hitz egin du ARGIAk, hauteskundeen osteko egoeraz eta etorkizunaz.
“Herriaren eta beren familien alde” jartzeko eskatu diete Edmundo Gonzálezek eta María Corina Machadok adierazpen bateratu baten bitartez. Maduroren gobernuak erantzun egin die, eta erabaki dute dokumentuaren sinatzaile biei “ikerketa penala... [+]
Maduroren hautagaitzak botoen %51,2 eskuratu du, eta %44,2 oposizioko hautagai nagusi Edmundo Gonzálezek, Venezuelako Hauteskunde Kontseilu Nazionalak emandako datuen arabera. Oposizioak iruzurra salatu du, eta chavismoak emaitzak errespetatzera deitu du. Madurok jarraian... [+]
Venezuelatik itzuli zenetik, Tolosako Zuloaga auzoaren behealdeko parkean ematen ditu arratsaldeak Miren Egigurenek, bizpahiru lagunekin. Hantxe aurkitu dugu ekainaren bukaerako egun batean. Elkarrizketa egiteko lagunaren etxera igo garenean, Hugo Chavezen panpinarekin... [+]
Urte luzez egin du borroka, nortasun juridikoa aitor ziezaiotela exijitzeko. Herrigabe eta heriotza zibil egoeran izan dute hamar urtez Venezuelan.
Angel Prado Padua borrokalari venezuelarra Euskal Herriko hainbat tokitan ibili zen hilaren hasieran, El Maizal komuna sozialistaren berri ematen, Demokrazia Komunalaren Aldeko Nazioarteko Sareak gonbidatuta. Hernanin bildu ginen harekin, bere hitzaldiaren bezperan. El Maizalen... [+]