Eskuin muturrak ez du gobernu neofrankistarik ekarri Espainiako Estatura. Euskal Herritik begiratuta ere, hori da hauteskunde hauetatik atera litekeen ondoriorik nabarmenena. Are gehiago, eskuma hori gero eta txikiagoa da Hego Euskal Herrian eta Nafarroan bakarrik lortu du ordezkaritza, baina botoetan atzera eginez. Partehartzearen hamar puntuko igoeraren klabe nagusia beldur horretan oinarritu da.
Hego Euskal Herriko emaitzetan nabarmenena EAJren, PSOEren eta EH Bilduren igoerak dira, eta batez ere lehenbiziko biena. EAJk marka hautsi du, Espainiako hauteskunde orokor batzuetan halako igoera erdietsita. Bere diputatuak Madrilen erabakigarriak direla saldu du –hainbatetan hala gertatu da, bai PSOEren baita PPren gobernuak ahalbidetuz– eta herritarrek sinetsi egin diote, areago orain boto horiek eskuin muturrari aurre egiteko izan bazitezkeen. Baina EH Bilduren boto emaileek ere berdintsu sinetsi dute euren bozkak erabakigarriak izan daitezkeela, are gehiago PPren aurkako zentsura mozioarekin gertatu dena ikusita.
Gobernagarritasunari begira, Madrilen bere bidea egingo du Pedro Sanchezek, baina euskal lurretan argi geratu da EAJ-PSE bikotearen sendotasuna. Identitate gaiek aliantza zirikatzen ez badute –erabaki eskubidea edo gisakoekin, adibidez– luzerako erromantzea izan dezakete. Oraingoz ez dirudi EH Bilduk eta galera itzela izan duen Podemosek asko ikaratzen dutenik jeltzale eta sozialisten jardun erosoa.
Emaitza hauek maiatzeko udal eta foru hauteskundeetako txanpa ere izan daitezke. Oso bestelakoak izango dira, baina orain ondo kokatuta egoteak lagunduko du hurrengoetan ere emaitza onak izatera, eta alderantziz. Alde horretatik, Nafarroak garrantzi berezia izango du, 2015eko aldaketa berrestea baitago jokoan. Horretarako abiapuntua ez da txarra. Lehia oso estua izango da, hori seguru, baina Navarra Sumak ez du ezer gehitu, alderantziz, eta hori bera ez da datu txarra. Arriskurik handiena da UPNk eta PSNk gehiengo osoa lortzea, eta oraingo emaitzek ahalbidetuko lukete hori. Ez da hain samurra izango Espainian zartakoka dabiltzenek Nafarroan corralitoa berpiztea, baina ez da komeni espainiar batasuna-ren indarra gutxiestea.
Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.
Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]
Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]
Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.
Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.
Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.
Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]
Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.
Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.
Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.
Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]
"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".
Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]