Ligiko herriko gelako kadirak beteta, jendea xutik zela abiatu dugu lehen faseko azken saioa. Alozeko bertso eskolako haurrek doinu biziz sarrarazi gaituzte bertso txapelketan, boz ederrekin entzun ditugu arratsaldeko lehen bertsoak. Ondotik honako bertsolari hauek aritu zaizkigu kantuan:
Gai emaile lanetan Oihana Larrandaburu Goñi aritu da.
Epaile lanetan aldiz, Zuhaitz Olazabal Susperregui, Abel Zabala Elizazu, Lur Renteria Maleta eta Ortzi Murua Berra aritu dira. Eta idazkari lanak Mae Laskarai Laganek egin ditu.
Ligiko herriko etxearen laguntza ukan du Bertsularien lagunak elkarteak saioa antolatzeko. Ligiko dantza eskolako burasoak eskertu nahi ditugu, ostatua eta taloak proposaturik.
Xilabak bere bidea segituko du eta bigarren fasean sartuko da heldu den larunbatean, abenduak 6, Aiherrako Denen etxean 17:00etan.
Sartzeak www.bertsosarrerak.eus loturan eskura daitezke.