Apirilaren 8an onartu zen Hizkuntza Gutxituen Legeko bi artikulu Konstituzioaren aurkakoak zirela erabaki zuen Konstituzio Kontseiluak. Lege-proposamena atzera botatzearen erabakiaren ostean, legearen aldekoek berrikusketarako bideak aztertzen ari ziren. Igande honetan ordea, Emmanuel Macron presidente frantsesak berrikusketarako bidea guztiz itxiz testua sinatu du. Ipar Euskal Herriko arduradunek, "gerra deklaraziotzat" hartu dute erabakia.
Pasa den urteko otsailean Paul Molac diputatu bretoiak Frantziako Legebiltzarrean hizkuntza gutxituei buruzko lege proposamena egin zuen eta aurtengo apirilaren 8an testua bere horretan onartu zen. Apirilaren 22an ordea, 60 diputatu baino gehiagok legearen aurkako helegitea jarri zuten Konstituzio Kontseiluan. Kontseiluak azkenean legea atzera botatzea erabaki zuen hainbat artikulu Kontituzioaren aurkakoak zirelako. Ondorioz, lege proposamena moldatu eta garrantzi handieneko bi artikulu baliogabetu zituen.
Azken asteetan hainbat eztabaida izan dira erabaki hori leheneratzeko legezko aukeren inguruan. Izan ere, bi aukera posible ikusten ziren. Bata Macronek konstituzioko 2.artikuluaren erreforma egitea litzateke, frantsesa Estatuko hizkuntza ofizial bakartzat hartzen duen artikulua moldatzea, hain zuzen ere. Bide luzea litzateke presidentearen borondatea ez ezik, bi ganberen gehiengoa edo erreferendum bat beharko litzatekeelako.
Bigarren aukera, 10.2 artikuluan babestea litzateke. Laburbilduz, artikulu horrek presidenteari gaitasuna ematen dio Legebiltzarrari testua berrikusteko eska diezaion, berrikusketa osagarri moduko baterako bidea irekiz.
Azken bide honekin, Molac Legea-ren bi artikulu atzera botatzeko eztabaida berrikusteko eskatuko luke presidenteak. 4. eta 9. artikuluak dira eztabaida sortu dutenak: 4.artikulua hezkuntzako murgiltze ereduari buruzkoa da eta 9.ak estatu zibileko dokumentuetan esaterako, “ñ” zeinua erabiltzea galarazten du, frantsesez existitzen ez dena, baina bai euskaraz eta bretoieraz.
Bide hori ordea, bertan behera geratu da igande honetan Emmanuel Macron Frantziako Estatuko presidenteak testua sinatu duenean. Ipar Euskal Herriko arduradun instituzionalek eta hezkuntza sareek "gerra deklaraziotzat" jo dute presidentearen jarrera politikoa eta maiatzaren 29an manifestazioa egingo dute Baionan arratsaldeko 16:00etan.
Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak atzera bota du euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizialak izateko eskaera. Finantzazio eta arlo legalean hainbat "zalantza" dituztela plazaratu dute.
Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]
Astelehenetik ostiralera bitarte, 18 eta 35 urte arteko 80 gaztek mundu osoko hizkuntza gutxituen arteko harremanak sendotuko dituzte hitzaldi, mahai inguru eta mintegien gisako jarduerekin. Guztira 68 hizkuntza gutxituk izango dute presentzia topaketan, inoizko kopuru handiena.
María del Cielo Galindo Puyalek EHUn Master Amaierako Lana aurkeztu du ostegunean, ekainaren 26an. Galindok kitxuaz hitz egin du epaimahaiaren aurrean, Boliviako emakume indigena meatzarien parte-hartze politikoaz. Lana kitxuaz eta gaztelaniaz idatzi du, eta bere anaiak... [+]
Bretainiako adierazpide musikal zein literarioen sustatzaile eta banatzaile nagusia izan da Breizh kooperatiba. Ia zazpi hamarkadetako ibilbidean ehunka egile bretainiarren lanak editatu eta ekoitzi ditu, horietako hainbat bretoieraz.
Egungo kurduerazko idazle esanguratsuenetakoa da Mizgin Ronak. Zortzi liburu ditu idatzita, bost eleberri eta hiru olerki liburu. 16 urte zituenean ihesera jo zuen, eta urte eta erdiren ondoren haren jaioterrian atxilotu zuten, Diyarbakirren. 1992an, 18 urte besterik ez zituela,... [+]
Talentua garai honetan zaindu, babestu eta erakarri beharreko altxorra ei da. Horregatik, Kutxabankeko lehendakari Anton Arriolak hezkuntzan ingelesari garrantzi handiagoa eman behar zaiola adierazi du, eta euskara horretarako oztopo izan daitekeela Poloniatik etor litezkeen... [+]
Apenas erreparatzen diogu edo, besterik gabe, ez dakigu hor dagoenik ere. Hego Euskal Herrian XX. mende hasieran itzali zen betirako, eta antzeko patua paira dezake Ipar Euskal Herrian. Neurri sendoak hartzen ez badira, gaskoia azkenetan egon liteke.
Okzitanian, joan den... [+]
Carli Pup (Udine -friuleraz Udin-, 1973) Friuli [friuleraz, Friûl] herriaren ekintzaile kultural garrantzitsuenetako bat da. Bere hizkuntza gutxituaren idazle, hizkuntzalari eta bere herriaren historialari bihurtu da.
Gaur egun, Informazione Friulana kooperatibako... [+]
Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]
570.000 familiak euren haurren ikasgeletako hizkuntza nagusia zein izango den bozkatzeko aukera dute martxoaren 4ra arte: gaztelera edo katalana. Garikoitz Knörr filologoaren eta euskara irakaslearen arabera, kontsultak "ezbaian" jartzen du katalanaren zilegitasuna... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]