M8 Emakume Langileon Nazioarteko Eguna. Batu grebara! Batu iraultzara!

  • Urteak daramatzagu Ikasle Antolakundetik genero zapalkuntzaren aurka borrokatzen. Ugariak izan dira oso, zapalkuntza honen gaindipenerantz hamarkada hauetan zehar egin ditugun ahalegin, dinamika eta borroka moduak: manifestaldiak, borroka egunak, mural margoketak, jardunaldiak, salaketa antzerkiak, erasotzaileen aurkako dinamikak... Hala ere, gure agendetan morez seinalatutako egun esanguratsu hau hurbiltzen ari den heinean, ezin dugu ekidin urduritasuna sentitzea gure barrenetan.


2019ko martxoaren 04an - 13:24
M8az iritzia ondu du Ikasle Abertzaleak-ek.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Izan ere, ez da samurra izaten egun honen bueltan sortzen den panorama politiko aztoratuan, burua ziurtasun eta irmotasunez ateratzea; hots, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren esentziari eustea. Bestela esanda, hamarkadetan zehar emakume sozialisten kemenaz, indarraz, adorez eta konpromezuz eraikitakoaren lekukoa hartzea. Ehun urte baino gehiago igaro diren arren lehenengo emakume langilearen egunetik, emakume iraultzaile haien proiektu politikoak, hots, mundu mailako iraultza sozialistak, bizirik dirau. Gurean, Euskal Herrian, ez dira gutxi emakume langilearen ahalduntze politikoaren mesedetan sortzen ari diren ekimenak: feminismoaren bitartez emakumea gaitasun politikoz hornitzen duten dinamikak, bai eta langileriaren antolakuntzan emakume langilea lehen lerroan egon daitekeela frogatzen dutenak ere. Gauzak horrela, poztasunez begiratzen diogu langileon mugimendu feministaren hedapenari, egunero proletargoaren interesen defentsan dena ematen dutenen ekarpenei, hau da, langileriaren sektore zapaldu guztion askapena egunero gertuago ikustarazten digutenoi.

Ildo beretik, politika egiteko gure esparrua den hezkuntzan, badugu zer egina: langile antolakuntzaren baitako Mugimendu Feminista indartzearekin batera, ikasle mugimenduaren espresio ezberdinak emakume iraultzailez indartzea. Horretarako funtsezkoa dela deritzogu, batetik, heziguneetako emakume proletarioen artean elkartasun sareak eraikitzea:  Ikasleok, soldatak ezin arnasturik uzten dituzten heziguneetako langileekin (garbitzaileak, harreragileak, bekadunak...) zaintzan oinarritutako elkartsaun harremanak eratuz. Bestetik, gure militantzia esparruetan sarritan birproduzitzen dugun lan banaketa sexualarekin bukatu ahal izateko mekanismo errealak identifikatu eta praktikan eraginkortzea. Finean, heziguneetako langileriaren defentsaren artikulazioa zaintza harremanetan eraiki eta emakumeok bertan inplikazio aktibo eta lehen mailakoa izatea.

Helburu edo eginbehar hauei jarraiki, Martxoaren 8a emakume langilearen ahalduntze politikoaren  bidean urratsak emateko egun edo tresna gisa identifikatzen dugu. Zentzu horretan, tokian tokiko baldintzen araberako ekimenak bultzatu eta indartuko ditugu ikasle antolakundetik, beste zenbaitetan gure jarduera propioak garatzearekin batera. Unibertsitate esparruari dagokionean, urteetan zehar lanean egon diren talde feministek garaturiko martxoaren 8rako planteamenduak indartu eta babestea da gure eginbehar politikoa, haiek baitira unibertsitateko emakume langileon errealitatea aztertu eta aldatzera bidean ditugun bidelagun nagusiak, bai eta emakumea ikasle mugimenduaren lehen lerroan egotea ahalbidetzen dutenak ere. Honi dagokionez beraz, Martxoak 8aren bueltan talde feministek antolatuko dituzten ekimen ezberdinetan (hardbass-ak, hitzaldiak, kontzentrazioak, manifestaldiak) parte hartzeko dei egiten diogu ikasleriari.

Bestalde, Bigarren Hezkuntzako Heziguneei dagokienez, ikasleon greba feministaren gauzapena burutzea izango da egingo dugun ekarpena. Ikasleon greba feminista lekuan lekuko baldintzetara egokituko den borrokarako tresna izango da. Horrela, hezkuntza kapitalistaren geldialdi hau, bertan irenstera behartzen gaituzten eduki zapaltzaileak ukatu eta gure praktika politikoa elikatzeko erabiliko dugu:  langileok askatuko gaituen estrategiaren baitan, borroka feminista eta greba feminista zer-nolakoak izan beharko liratekeen hausnartu ahal izateko, emakume langilearen mugimenduaren historia ezagutzeko, grebaren papera iraultza prozesuan aztertzeko zein manifestazioerako ikasle blokeak bideratzeko, adibidez.

Hortaz, Martxoaren 8 honetan ere, proletargoaren antolakuntza formak potentziatuko dituzten ekimenen lehen lerroan egongo gara ikasleok eta bereziki ikasle emakumeok!

Gora ikasleon borroka!

Gora emakume langileon borroka!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Euskal udalekuak: mundua bestela habitatu

Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]


Irailak 3 Bilbo

Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]


2025-09-26 | David Lindemann
EHU: IKT zerbitzu etikoago baterantz

Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]


2025-09-25 | Iñaki Lasa Nuin
Noizko gizateriaren ekinokzioa?

Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]


2025-09-25 | Markel Elortza
Herriak bakarrik salba dezake herria

Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]


Irakurketa

TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]


Euskararen jauziaren premia: uda eskolatik etorkizunerako gogoeta

Telesforo Monzon laborategiak antolatutako uda eskolak euskararen etorkizunaz gogoeta egiteko plaza beroa ekarri zuen Bergarara. Hasieran, Garikoitz Goikoetxeak eta Olatz Altunak euskararen egungo egoera eta etorkizuneko joerak marraztu zituzten, eta horren gainean aritu ziren... [+]


CAF, negoziorik ez genozidioaren kontura

2018ko uztailean, CAF Beasaingo enpresa batzordeak lehen aldiz eskatu zion ofizialki CAFeko zuzendaritzari Jerusalemgo tranbiaren esleipen konkurtsoan ez parte hartzeko. Momentu horretan egoerak gaurkoarekin zerikusirik ez bazuen ere, ohiko trenbide batetik harago, proiektu hori... [+]


2025-09-24 | Mounir Marjieh
Genozidioaren eragina Zisjordanian eta Ekialdeko Jerusalemen

Mundua Israel Gazan egiten ari den genozidioaren hondamendira begira dagoen bitartean, kolonoen mugimenduak eta Israelgo armadak triskantzak egin dituzte Zisjordanian eta Ekialdeko Jerusalemen. Ondorioz, palestinar gisa han bizitzea eguneroko borroka bihurtu da, biziraupenekoa:... [+]


2025-09-24 | Taher Ali
Bi urte

Dena aldatu da urriaren 7an Al-Aqsa Uholde Operazioa hasi zenetik. Palestinarrok utzi diogu biktima perfektuen eta terroristen arteko nahasketa izateari, batzuek konturatu nahi ez dutela dirudien arren. Irudi lazgarrien gaindosiak, azkenik, masa handien enpatia erreala eragin du... [+]


Israelen zuritzea eta ezkutatzea Gasteizko txakur txapelketan

Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]


2025-09-20 | Iraitz Amor Pla
Dutxa hotz bat denontzat

Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]


2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


Eguneraketa berriak daude
Barraskilo bat Amanita Muscaria baten gainean
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!