Ritcher eskalan 6,2 gradu izan dituen lurrikarak penintsula erdialdeko hainbat herri astindu eta eraikinak behera bota ditu. Italiako Telebista Publikoaren arabera hamarnaka izan daitezke harrapatuta geratu diren pertsonak. Gertaera goizaldean jazo da eta Erroma hiriburuan ere nabaritu da.
Hildakoen kopurua gorantz doa hilotzak eraikin artetik ateratzen dituzten heinean: gutxienez 38 dira oraingoz. Italiako Babes zibilerako zerbitzxuaren esanetan 2.000 familia etxerik gabe geratu dira.
Lurrikararen berri izanda, bihotza estututa Italiara begira. EHn bizi diren italiarrak eta han dabiltzan erkideak bereziki gogoan..
— Maddalen Iriarte (@maddaleniriarte) 2016(e)ko abuztuak 24
DATUA: Pescara de Toronto herrian gutxienez 100 lagun egon daitezke desagertuta, Italikoa AGI agentziaren arabera: http://www.agi.it/cronaca/2016/08/24/news/terremoto_almeno_cento_dispersi_a_pescara_del_tronto-1025794/
Italiako sare sozialetan lurrikarak eragindako kalteen irudi ikusgarriak ari dira zabaltzen, hemen batzuk:
Pescara Del Tronto, Frazione Di Arquata Del Tronto#terremoto pic.twitter.com/vKsVw9orcG
— Francesco Ameli (@francescoameli) 2016(e)ko abuztuak 24
Appena ricevuta questa foto da un amico: il corso di Amatrice è così: si scava #terremoto pic.twitter.com/ZMIedQrLsV
— Massimo Russo (@massimo_russo) 2016(e)ko abuztuak 24
Arquata del tronto
— Francesco Ameli (@francescoameli) 2016(e)ko abuztuak 24
Fonte fb#terremoto pic.twitter.com/1Kc14qMUs5
#Terremoto nel #CentroItalia, quel che resta di #Amatrice. Foto Vigili del fuoco #Canale50 https://t.co/JyQT9ybAWd pic.twitter.com/CmHRcR7WZS
— Sky TG24 (@SkyTG24) 2016(e)ko abuztuak 24
2009an Abruzzo eskualdean beste lurrikara handi batek 300 hildakotik gora eragin zuen, batez ere L'Aquilako herrian. 50.000 lagun etxerik gabe geratu ziren ordukoan –informazio gehiago Pello Zubiriaren Net Hurbil honetan aurkituko duzu–
Askok lurrrikara hori izan dute gogoan asteazken goizaldekoa jazo ostean.
Lurrikararen epizentroa Norciatik (4.000 bizt.) 10 kilometrora izan da eta inguruan Pescara de Toronto, Amatrice, Accumoli eta Norcia bera izan dira herri kaltetuenak.
Amatriceko (2.000 bizt.) alkateak bertako hedabideei adierazi dienez "Amatriceren erdia jadanik ez da existitzen". Erreskate taldeak herri horietara iristeko zailtasunak dituzte ingurunea oso labartsua delako.