Lurraren defentsan “Hamaika” erakusketa artistiko ibiltaria abiatuko dute Beran martxoaren 1ean

  • "Hamaika arrazoi lurraldea defendatzeko" izeneko erakusketa artistiko honetan, Euskal Herriko hamaika ilustratzailek parte hartu dute eta makroproiektu eolikoek kaltetutako Euskal Herriko zenbait familia eta bizilagunen hamaika testigantza ere jasotzen dira. Etxalarko Haizeak Bizirki taldearen ekimenez sortu da erakusketa eta Berako kultur etxean izango da inaugurazio ekitaldia. Jarraian, energia berriztagarrien makroproiektuez hitzaldia emango dute Joxian Jauregi (Nafarroako Energia Eraldatzen), Mikel Etxarte (NEE) eta Pablo Lorentek (Sustrai Erakuntza).


2024ko otsailaren 27an - 11:06

"Artea lurraldearen defentsarako tresna gisa hartzen dugu, Bortziri eta Malerrekako haranak hainbat makroproiektu eolikorekin mehatxatzen dituzten industria berriztagarrien jarduera kriminalari eta indarkeria administratiboari erantzuteko", adierazi du erakusketaren antolatzailea den Haizeak Bizirik taldeak. Honela planteatu dute erakusketa: "Hamaika lur honetan bizi den edertasun infinituaren inbentarioa da. Dena marraztera goaz. Gertu edukitzeko, ostu ez diezaguten. Horrela ulertuko dugu ezin dugula galdu".

Inaugurazio betea

Martxoaren 1erako egitarau oparoa antolatu dute, 18:00etan hasita Berako kultur etxean. Hamaika erakusketaren barnean ikusgai egongo dira Irantzu Piquero eta José Delicadok eolikoen kontra sortutako hamaika posterrak, gai gisa dutenak: "gure lurraldea zeharkatzen duten hegaztiak". Horrekin batera, Euskal Herriko hamaika ilustratzaile hauen lanak egongo dira ikusgai: Ainara Azpiazu, Aitor Espie, Antonio Cantero, Elisabet Pérez, Higinia Garay, Iban Illarramendi, Kike Infame, Maite Mutuberria, Miren Asiain, Raisa Alava eta Ruth Juan.

Eskulturak ere ikusgai izango dira, Jokin Arman eta Iñaki Sanchezenak. Eta musika eta poesiak ere gozatu ahalko dira, Beñat Etxekolonea eta Karmele Martinen eskutik. Sormen lanez gain, Euskal Herriko hamaika testigantza ere jasotzen ditu erakusketak.

Erakusketa zabaltzeaz bat, Gatazketatik, erronkak, ikuspegiak, garaipenak mahai-inguruan arituko dira Joxian Jauregi (Erreniega salba dezagun- Nafarroako Energia Eraldatzen), Mikel Etxarte (Haize Berriak Eguesibar-NEE) eta Pablo Lorente (Sustrai Erakuntza).

Hamaika fanzinea aurkeztuko dute, EH Bizirik plataformak apirilaren 13an Azpeitian deitu duen manifestazio nazionala azalduko du eta mokadu batekin biribilduko dute arratsaldea.

Erakusketa herri hauetan barna

Erakusketa hainbat herritan izango da ikusgai datozen hilabeteetan: Beran egongo da martxo hasieran. Martxoaren 16an Enkarterriko Balmasedara joango da, eta apirilean Azpeitian egongo da, Euskal Herria Bizirik sareak apirilaren 13an deitutako manifestazio nazionalarekin bat eginez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Parke eolikoak
2024-05-24 | Estitxu Eizagirre
Hernani, Arano eta Elduain arteko mugetan bost haize errota jarri nahi dituen proiektuaren atzean Endesa dago

Enigma Green Power enpresak "Ikatz Gane" deitu dion proiektu eolikoa egiteko "aldez aurreko administrazio-baimena" eskatu du. Bost haize errota jarri nahi ditu. Enigma Green Powerren jabe bakarra Arena Green Power da, eta honen kargudunen artean da Endesa.


Balmasedako zentral eolikoaren proiektua atzera bota dute, “gutxiago eragingo” duen beste bat egiteko

Kolitza mendiaren magal batean eraiki nahi zituzten haize erroten proiektua atzera bota du Eusko Jaurlaritzak, hala adierazi du Balmasedako alkateak. Baina horren ordez, "eragin gutxiago" duen beste zentral bat aurreikusi dute inguru bertsuan. Maiatzaren 26an Euskal... [+]


2024-05-09
Siemens Gamesak “doikuntzak” iragarri ditu eta kezka areagotu da langileen artean

Energiaren sektoreari loturiko konpainiak bere zuzendari nagusia aldatu du, doikuntzak iragartzearekin batera. Euskal Herriko lantegietan ia 3.000 langile aritzen dira eta sindikatuak kezkatuta agertu dira, kaleratzeak ekar litzakeelako erabakiak.


2024-03-18 | ARGIA
EH Bizirik elkarretaratze zaratatsura deitu du Europako industria eolikoaren kongresuaren aurrean

Martxoaren 20an Barakaldoko BECen egingo du Europako industria eolikoak bere urteroko kongresua, "Wind Europe" deitu diotena. 10:00etan atarian elkarretaratze zaratatsua deitu du EH Bizirik sareak.


Eguneraketa berriak daude