Zaila da idazten hastea jakinda zeure burua errepikatuko duzula –eta errepikapena ez dela mantra lasaigarria izango–. Zaila da idazten hastea jakinda paretak ez dizula erantzungo –eta erantzutekotan, entzungor ihardetsi–. Eta hala eta guztiz ere, idatzi egin behar, idatzi eta zabaldu. Halaxe eskatzen baitu erantzukizunak. Halaxe, herrikideekiko hartu duzun konpromisoak. Halaxe, lurrak eta zeure barreneko azken erraiak. Halaxe, etortzekoak direnek.
Gero eta nabarmenago geratzen ari da energia berriztagarrien inguruan dagoen diskurtso nagusia kapitalismo berdearen zuriketaren enegarren saiakera dela. Badaezpada, zuriketaren protagonistek ez dute gehiegi sakondu nahi egungo egoera ekologiko, sozial eta politikoaren jatorrian; akaso, ezustean, azalduko baita sistema osoa errotik erauzteko ezinbestekotasuna. Badira, diagnosian zientzialariekin bat egin arren, konponbidea kapitalismo eta kolonialismo berdearen altzoan aurkitzen dutenak. Ekonomia zirkularraren hamaikagarren trikimailua: arazoak sortu dituen horrek berak salduko dizkizu konponbideak.
Manikeismoa modan dago: energia berriztagarrien alde ala kontra zaude, gurekin ala besteekin. Ongia eta gaizkiaren arteko muga orain ezin garbiagoa da, zaintzaile zorrotzei esker. Muturreko jarrera hori ez da berria, ezta urrutikoa ere; eta esku artean dugun gaiari buruzko analisi ugari horretara mugatzen dira. Energia berriztagarrien ereduaz ezin da hitz egin; ezin zalantzan jarri beren zabalpen korporatiboa; eraginkorra izango bada, makro izan behar du; eta horretarako gaitasuna multinazionalek baino ez dute. Txikitik eragitea jolasa omen da; soluzioa hordagotik etorriko da, bestela galduta gaude. Crupierrak katedra ezarri du, kasinoko jabeak aginduta.
Tamaina guztietako bozgorailuek zabaltzen dute trantsizio energetiko korporatiboaren musika, opari edo bortxaz; nahieran. Bozgorailuok eskaintzen dituzten sirena-kantuak tonu bakarrean oinarritzen dira. Gerora, bestelako geruzak ezartzen dizkiete, entzule bakoitzak aukera dezala atsegina zaion konposizioa. Hala ere, XXI. mendean ere sirena-kantuak ez dio uzten sirena-kantua izateari, eta orain ere heriotzak ematen dio piezari amaiera.
Tragedia garaikide honetan erraz identifikatzen dira jainkoak eta euren omenez sakrifikatuak izango direnak –horretan ere tradizionalak gara XXI. mendean–. Aldaketa bakarra dago mendebal aurreratuan bizi garenontzat: ikusle izatetik pasarazi gaituztela sakrifikatuak izatera. Beraz, bat egingo dugu lehendik ere sakrifikatuak izan direnekin –beste molde batean, momentuz bada ere–. Orain, jainkoen bazka denok izango gara, gosea ezin dominatu baitabiltza. Ikustea besterik ez dago, jainko horien mesedetan zer erraz aldatzen dituzten araudiak eta legeak zeremoniaren gidariek.
Araudi aldaketa xume batekin orain dela gutxi arte altxor naturala zena hizki larriz idatzitako kulturarentzako attrezzo aparta bilakatu da. Legez Red Eléctrica de Españaren eskuetan utzitako mendiak, belardiak eta zerumugak Euskal Herriko burujabetza energetikoaren oinarriak izango dira; eta ez euskal nortasunaren adierazleak edota pertsonak elikatzeko espazioak –horretarako baitaude urrutitik datozen kamioiak eta hipermerkatuak–. Ondare arkeologikoa, etnografiko eta kulturala jada ez da interes publiko orokorrekoa; enpresa pribatuen interes partikularra da interes publiko orokorra, dekretuz.
Euskal Herrian –ere– inposatu nahi duten agertokiaren atzealdea ez da, inondik ere, ikusleak besaulki-patiotik jasotzen duen elektrifikazioaren dirdira. Dekoratu berdeak odolez zikindutako trasteak ezkutatzen ditu –Hego Amerikan, Afrikan eta Asian bildutakoak–, eta horiekin batera estraktibismoak desplazatutako pertsonen ahotsek osatzen dute negar-kantarien korua. Elkano ez baita hil.
Bozgorailuek behin eta berriz errepikatzen digute, ordea, guk geurea egin behar dugula, sistema osoa elektrifikatu arte. Erregai fosilen kontsumoa emendatu arren, bizitzari eusteko ezinbestekoak diren ekosistemak suntsitu arren, pertsonen hilketak tartean badira ere. Euskal Herriak ezin dio, antza, uko egin egungo sistema industrialari. Horrek ekarri baikaitu ongizate maila honetara. Zorretan bide gaude gure industriarekin.
Horregatik, lehen ibaiak eta airea kutsatzen utzi genien bezala, orain utzi egin behar diegu geratzen zaigun natura eremu apurra suntsitzen. Alferrik ordaindu ziren haiek zikindutako ibaien garbiketak diru publikoarekin. Oraindik ere zorretan gaude. Haiek ez. Haiek dituzten ondasunak euren kopetaren izerdiarekin irabazitakoak dira, eta ez langile askoren prekarizazioari esker. Ezta diru publikoa jaso dutelako ere. Edota denon osasuna eta bizitza zalantzan jartzen zituzten jarduerei etekina atera dietelako. Ez.
Orain arte dena hogeita hamaika eskutik izan dutenek nolatan onartuko dute, bada, haien teilatuetako eguzki-plakak ordaintzea beraien poltsikotik, ondoko mendian zentral eolikoak suposatzen duen inbertsioa dohainik ateratzeko aukera egonik? Gainera, ari dira goi eta ertain tentsioko lineak zabaltzen, erruz, kapitalaren mesedetan –publikoaren eta pribatuen arteko ohiko elkarlana–. Ez die axola, bitarte honetan, Iberdrolak behe tentsioko lineak abandonatzea –hau da, herritarrontzat funtsezkoak direnak–.
Aldiz, klimari ezarritako aldaketaren kontzientzia gehien dugun herritarrok behin eta berriz talka egin behar dugu burokrazia eta legeen murruekin, egoera horrekiko koherente jokatu nahi badugu. Komunitate energetikoak sortzeko eta norberak bere teilatuetan eguzki-plakak jartzeko, adibidez. Landa-eremuan bizi garen askorentzat erregai fosilen kontsumoa murriztea ezinezkoa da, garraio publiko faltagatik. Krisi eko-soziala areagotzen duen elikagaien industria saritzen da, behin eta berriz; eredu agroekologikoen inguruan dauden baserritar eta herritarrentzat, aldiz, era guztietako oztopoak opari. Adibideen zerrenda luzea litzateke, luzeegia.
Lerroon artean gaudenok inkoherenteak omen gara. Beraz, errudunak. Itxurazaleak, azken finean. Eta egoistak, not for my garden omen da gure leloa. Esan diezagutela, arren, tragedia honetan sirena-kantuen atzetik eraman nahi gaituztenek, zein kutxa gotorretan dituzten euren interesak; zein paradisutan gordetzen duten betiereko gaztetasunaren eta mugarik gabeko hazkuntzaren elixirra.
Aurkitzen duten bitartean, guk hemen jarraituko dugu, herriarena dena defendatzen, denontzat. Lurraren defentsan, alegia.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.
Aurten,... [+]
Zenbat min jasan dezake bihotz batek?
Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?
Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.
Jolasa bukatzea... [+]
Askotan hitz egin izaten da (dugu) banketxeen inguruan, kritika askoren jo-puntuan jarriz behin baino gehiagotan. Inor gutxi ezagutzen dut banketxeei buruz zerbait txarra esan ez duenik… baina, era berean, inor gutxi ezagutzen dut banketxeen zerbitzurik erabiltzen ez... [+]
Orain dela 39 urte Hego Euskal Herriak, Kataluniak eta Kanaria uharteek ezetz esan zioten NATOri; duela 36 urte lehenengo intsumisoek euren burua aurkeztu zuten Gobernu Militarretan. Garai hartan Gerra Hotzaren izua hedatuta zegoen, blokeen arteko gatazka, gerra nuklear baten... [+]
Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]
Martxoaren 25ean Arabako Foru Aldundiak (AFA) eta Eusko Jaurlaritzak (EJ) prentsa-ohar bat atera zuten, hedabideetan nahiko zalaparta eragin zuena, Gobierno Vasco remite a la Ertzaintza dos piezas cerámicas del yacimiento de “Las Ermitas” por ver indicios de... [+]
Bai, eremu horren historia odoltsua da. Pena izan zen hainbeste jende hiltzea eta herri hori modu horretan kanporatua izatea, baina hainbestetan gertatu dira halakoak...! Gizakiok ez dugu erremediorik eta Historiak ez du atzera bueltarik. Egiten ari zirena gehiegizkoa zela... [+]
BDZ Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak mugimenduko (BDS nazioartean) ordezkaritza bat bildu berri da Donostiako Klasikoa antolatzen duen Oceta erakundeko arduradun batekin. Jakinarazi digu aurten, iaz ez bezala, lasterketara ez dela talde israeldarrik etorriko... [+]
Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.
Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]
Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]
Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]
Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.
Euskal Herrian ere... [+]
Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]
Garraioaren sektorea da gaur egun Euskal Herrian berotegi efektuko isurketen erantzule nagusia (%35), energia gehien kontsumitzen duena (%47) eta petrolio kopuru handiena erretzen duena (%74). Gainera beste sektore batzuetan isuriak apurka-apurka murrizten diren bitartean,... [+]