Lurpeko ekonomiak EAEko BPGren %17ko bolumena eduki dezake


2013ko urtarrilaren 7an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Lurpeko ekonomia Europako batez bestekotik gora dago EAEn.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Deklaratu gabeko 20.000 milioi euro mugitzen dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Velascoren esanetan. “Datu oso fidagarririk” ez dagoela nabarmendu du EHUko irakasleak, baina EAEko %17ko batez bestekoa Europar Batasuneko (EB) herrialdeetakoa baino altuagoa da (%13-14 arteko portzentajeetan dago EBko datua).

Hainbesteko kopuruak ogasunaren kontroletik kanpo nola mugitzen diren galdetuta, Velascok nabarmendu du gobernuek “oso ahalegin gutxi” egiten dutela lurpeko ekonomia kontrolatzeko.

Gainera, Espainiako gobernuak onartutako “amnistia fiskala” kritikatu du: “Gauza oso negatibo bat dauka, mezu bat bidaltzen baitu: egin ezazu nahi duzuna zeren, noizean behin, zure dirua zurituko dugu”. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fiskalitatea
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!