2023ko aurrekontuak: salbuespen egoerarik ez aberatsentzat


2022ko urriaren 7an - 09:58
Espainiako gobernuak aurkezturiko aurrekontu orokorrek iragartzen dute praktikan erreforma fiskalik ez dela egongo (argazkia: Espainiako Gobernua)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Merkatuaren jabeek, edonolako muga edo kontrolen bat onartzea eskatzen zaienean, behar bestetan esan dute ezetz –alokairuen eta oinarrizko jakien kasuan ikusi dugunez–. Gobernuari aurre egin diote argi indarraren negozioan gehiegizko etekinak zergapetzea planteatu denean; baita ihes egitearekin mehatxatu ere, erreforma fiskalaz hitz egiten den bakoitzean. Egoera honetan jarri dute mahai gainean Espainiako Estatuan “elkartasun zerga” deitu dutena.

Datozen asteetan negoziatuko dira instituzio guztietan 2023ko aurrekontuak; herritarrak  babesteko eta eredu sozioekonomiko ezberdin baterako bidea egiteko politika publikoentzako aurrekontuak, hain zuzen ere. Finantziazioaren atalean halako zerga neurtu eta mugatuan urratsa ikusi daiteke, txikia baina norabide egokian. Praktikan, benetako erreforma fiskalik ez dela izango iragartzen duen neurria da ordea.

Gurean, zerga horrek ez du ezer ekarriko. Aldiz, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan iragarritako neurri fiskal bakarra bizitzaren garestitzeari aurre egiteko zergapetzea moldatzea da, diru pixka bat herritarren eskura jartzeko erabiliko den deflaktazioa: motzera ezer gutxi konponduko duen neurria, eta luzera arazoa larrituko duena.

Politika publikoak inoiz baino beharrezkoagoak direnean, eta errealitate ekonomikoari buelta emateko esku hartze publikoa ezinbestekoa izango denean, erreforma fiskalaren eztabaidari izkin egitea zulo beltzera garamatzan bidean sakontzea da, zalantzarik gabe. 2008an esan ziguten gastu publikoa mugatu behar zela; 2022an aberastasunaren metaketak ez mugarik ez salbuespenik duela esaten ari zaizkigu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako Gobernua
2025eko irailaren 18
Publizitate instituzionalaren negozio ezkutua Espainiako Estatuan
Gardentasuna ala adiskidetasuna?

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!